132. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

266/2018 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketa erdipresentzialeko zikloen eskaintza 2018-2019 ikasturterako, eta, horrekin batera, jarraibideak onarpen prozedurari buruz, eskola-egutegiari eta ordutegi orokorrari buruz eta ziklo horien antolamenduari eta funtzionamenduari buruz.

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak 1. eta 2. artikuluetan ezartzen du helburuetako bat dela funts publikoekin ordaintzen den prestakuntza-eskaintzak aukera ematea prestakuntza bizitza osoan zehar jasotzeko, betiere aurreikuspen eta egoera pertsonal eta profesional desberdinetara egokituta.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 5. artikuluko 1. apartatuak ezartzen du herritar guztiek izan behar dutela bizitza osoan prestatzeko aukera, hezkuntza sistemaren barrenean eta kanpoan, horrela eskuratu, eguneratu, osatu eta zabaldu ditzaten garapen pertsonalerako eta profesionalerako ahalmenak, ezagupenak, trebetasunak eta gaitasunak. Eta 69. artikuluak xedatzen du hezkuntza administrazioei dagokiela behar diren neurriak egokitzea helduek ikasketa-eskaintza berariazkoa izan dezaten, haien ezaugarrien arabera antolatua.

Helduen hezkuntza arautzen duen ekainaren 21eko 19/2002 Foru Legeak xedatzen du bere jarduketa-eremuaren barruan dagoela lan munduan sartzea ahalbidetzen duten tituluak lortzeko prestakuntza. Eta 5. artikuluan ezartzen du, prestakuntza programen artean, lan munduan sartzea ahalbidetzen duten tituluak eta lanbide sustapena eta eguneratzea errazten dutenak lortzera bideratuta daudenak egonen direla.

Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 5. artikuluan, lanbide heziketa ikasteko hainbat modalitate eta eskaintza jasotzen dira.

Horrekin bat etorriz, aurreko ikasturteetan, Hezkuntza Departamentuak jarduneko langileen ezaugarrietara egokitutako zenbait prestakuntza eskaintza egin ditu, lanbide heziketako tituluak lor ditzaten, lanpostuan lortu duten ezagutza profesionala kontuan hartuta; eskaintza mota horri jarduneko langileentzako lanbide heziketaren eskaintza esaten zaio.

Bestalde, Europako esparruan gomendatzen da helduen gaitasunak hobetzeko eta haiei aukerabide berriak emateko prestakuntza ibilbideak ezartzea.

Horregatik guztiagatik, egokitzat jo da helduentzako LH erdipresentzialaren eskaintza izenpean biltzea lehenago jarduneko langileentzako lanbide heziketaren eskaintza deitzen zena.

Horrenbestez, Lanbide Heziketaren Zerbitzuak egindako aldeko txostena ikusirik, non helduen ezaugarrietara egokitutako lanbide heziketako tituluak lortzera bideratutako prestakuntza eskaintza batzuk egitearen alde agertzen baita.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, honako hau

EBATZI DUT:

1. Helduentzako lanbide heziketa erdipresentzialaren eskaintza ezartzea 2018-2019 ikasturterako, 1. eranskineko jarraibideetan adierazten diren heziketa zikloetan eta ikastetxeetan lanbide heziketako tituluak lor ditzaten laguntzeko.

2. Ikastetxe publikoetan lanbide heziketa erdipresentzialaren eskaintzako zikloak egin nahi dituzten ikasleak onartzeko prozeduraren jarraibideak, egutegia eta beste alderdi batzuk onestea 2018-2019 ikasturterako. Hori guztia ebazpen honen 2. eta 3. eranskinetan dago jasota.

3. 2018-2019 ikasturtean helduentzako lanbide heziketa erdipresentzialaren eskaintza emanen duten ikastetxeen egutegiari eta ordutegi orokorrari buruzko jarraibide berariazkoak onestea. Ebazpen honen 4. eranskinean ageri dira.

4. 2018-2019 ikasturtean helduentzako lanbide heziketa erdipresentzialaren eskaintza emanen duten ikastetxeen antolamendua eta funtzionamendua arautzeko jarraibide berariazkoak onestea. Ebazpen honen 5. eranskinean ageri dira.

5. Ebazpen hau eta eranskinak argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

6. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalari, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalari, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari, Eskolatze Bulegoari eta ukitutako ikastetxeei.

7. Ebazpen honen eta dagozkion eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2018ko ekainaren 1ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

1. ERANSKINA

Helduentzako Lanbide Heziketa erdipresentzialaren eskaintza

2018-2019 ikasturtea

1.–Eskaintza.

1.–Helduek kualifikazio aukera berriak lortzera bideratuta dagoen lanbide heziketa erdipresentzialaren prestakuntza eskaintza hau prestakuntza mota berezi eta osoa da, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sisteman lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 5. eta 6. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

Horregatik, helduei zuzenduta dago, eta matrikulak ikasturtea osatzen duten modulu guztiak hartzen ditu bere baitan.

Zikloren batean hamabost ikasle baino gutxiago inskribatzen badira, Hezkuntza Departamentuak 2018-2019 ikasturteko eskaintzatik kentzen ahalko du.

2.–Ondoren adierazten diren ziklo multzo bakoitzean 25 ikaspostu eskaintzen dira.

3.–Hauxe da Nafarroan helduentzako lanbide heziketa erdipresentzialaren eskaintza 2018-2019 ikasturterako:

a) “Erizaintzako Zainketa Lagungarriak” erdi mailako heziketa zikloa. Bi ikasturteko iraupena du. 2018-2019 ikasturtean, lehenengo ikasmaila eskaintzen da. 2019-2020 ikasturtean, bigarren ikasmaila eskainiko da.

–2018-2019 ikasturtean eskaintzen den lehenengo ikasmaila osatzen duten lanbide moduluak:

  • Lantaldeko harremanak.
  • Lanerako prestakuntza eta orientabideak.
  • Erizaintzako oinarrizko teknikak I.
  • Ospitaleko higienea eta materialaren garbiketa.

–2019-2020 ikasturtean eskainiko den bigarren ikasmaila osatzen duten lanbide moduluak:

  • Administrazio eragiketak eta osasun arloko dokumentazioa.
  • Pazientearentzako laguntza psikologikoa eta osasunaren sustapena.
  • Erizaintzako oinarrizko teknikak II.
  • Laguntza odontologiko/estomatologikoaren teknikak.
  • Lantokiko prestakuntza.

b) “Gizarte Integrazioa” goi mailako heziketa zikloa (HLO). Hiru ikasturteko iraupena du. 2018-2019 ikasturtean, lehenengo ikasmaila eskaintzen da. 2019-2020 ikasturtean, zikloko bigarren ikasmaila eskainiko da, eta 2020-2021 ikasturtean hirugarren ikasmaila eskainiko da.

–2018-2019 ikasturtean eskaintzen den lehenengo ikasmaila osatzen duten lanbide moduluak:

  • Gizarte trebetasunak.
  • Esku-hartze sozialaren testuingurua.
  • Autonomia pertsonala sustatzea.
  • Esku-hartze sozialaren metodologia.
  • Komunikazio sistema handigarriak eta alternatiboak.

–2019-2020 ikasturtean eskainiko den bigarren ikasmaila osatzen duten lanbide moduluak:

  • Gizartean eta lan munduan txertatzea.
  • Lehen sorospenak.
  • Ingelesa I.
  • Lanerako prestakuntza eta orientabideak.
  • Enpresa eta ekimena.
  • Bizikidetza-unitateen arreta.
  • Bitartekaritza komunitarioa.
  • Hezkuntzako esku-hartzerako sostengua.

–2020-2021 ikasturtean eskainiko den hirugarren ikasmaila osatzen duten lanbide moduluak:

  • Gizarte integrazioaren proiektu integratua.
  • Lantokiko prestakuntza.

2.–Ikastetxeak.

IKASTETXEA

HERRIA

Erdi maila:Erizaintzako zainketa lagungarriak

ESTNA-Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa IB

Iruña

“ETI” IBP

Tutera

Goi maila:Gizarte Integrazioa

“Hezitzaile Eskola” IB

Iruña

2. ERANSKINA

Helduentzako Lanbide Heziketa erdipresentzialaren eskaintzan
ikasleak onartzeko prozedurari buruzko jarraibideak

2018-2019 ikasturtea

1.–Betebeharrak.

Helduentzako Lanbide Heziketa erdipresentzialean eskaintzen diren heziketa zikloetan ikaspostua eskatzeko, betebehar hauek bete beharko dira:

a) Erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan onartua izateko prozedura arautzen duen apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren 5.1 eta 5.2 oinarrian eta 7.1 eta 7.2 oinarrian, hurrenez hurren, ezarritako sarrera-baldintzak betetzen direla frogatzea.

b) Gutxienez 18 urte beteak izatea izena ematen den urte naturalean.

2.–Onartzeko irizpideak.

1.–LH erdipresentzialaren eskaintzako heziketa zikloetan inskribatzea eskatzen duten helduen lehentasun zerrenda hezkuntza maila bakoitzerako ezarriko da, ondoren ematen diren lehentasun irizpideei jarraikiz.

2.–Erizaintzako Zainketa Lagungarriak erdi mailako heziketa zikloa:

2.1. Lehentasun zerrenda irizpide hauei jarraituz ezarriko da:

–Lehenik.–Nafarroan gutxienez urtebete erroldaturik daramatela frogatzen duten helduak, edo, azkeneko 5 urteetan, gutxienez urtebeteko lan esperientzia frogatzen dutenak lanaldi osoan Nafarroako enpresetan.

–Bigarrenik.–Aurreko bi egoera horietako bakar batean ere ez dauden helduak.

2.2. Aurreko atalean adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen diren bi taldeetatik bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

–Lehenik.–1.a) jarraibidean adierazitako sarrera-baldintzetako bat betetzeaz gainera, ez daukatenak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatutik gorako bestelako ikasketa-titulurik.

  • DBHko graduatu titulua.
  • Oinarrizko lanbide titulua.
  • Erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko berariazko prestakuntza ikastaroa.
  • Zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria.
  • Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bateko nahitaezko moduluak gainditu izanaren ziurtagiria, oinarrizko modalitatekoak edo lanbide lantegi batekoak.
  • Ondorio akademikoetarako aurreko horien baliokide diren beste ikasketa batzuk.

–Bigarrenik.–Sarrera-baldintza hauetako bat betetzen dutenak:

  • Batxilergo titulua.
  • Teknikari titulua.
  • Ondorio akademikoetarako aurreko horien baliokide diren beste ikasketa batzuk.

–Hirugarrenik.–Sarrera-baldintza hauetako bat betetzen dutenak:

  • Goi Mailako teknikari titulua.
  • Unibertsitateko gradudun titulua.
  • Ondorio akademikoetarako aurreko horien baliokide diren beste ikasketa batzuk.

2.3. Aurreko atalean adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

Lehendabizikoa.–Erdi mailan sartzeko notaren arabera, handienetik txikienera, hura ikasketa espedientetik, ikasketa ziurtagiritik edo sarrera-probatik aterata, zein dagokion, apirilaren 29ko 54/2016 Foru aginduaren 12. oinarriko atalen arabera.

Espedientetik edo ziurtagiritik sarrerako nota ateratzerik ez dutenak beren azpitaldeko azken tokian jarriko dira.

–Bigarrena.–Puntu-berdinketarik izanez gero, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian 2018an otsailaren 13an egin zen zozketa publikoaren emaitza aplikatuko da, zozketa hori 2018-2019 ikasturteko onarpen prozesuetan aplikatzekoa baita.

3.–Gizarte Integrazioa goi mailako zikloa.

3.1. Lehentasun zerrenda irizpide hauei jarraituz ezarriko da:

–Lehenik.–Nafarroan gutxienez urtebete erroldaturik daramatela frogatzen duten helduak, edo, azkeneko 5 urteetan, gutxienez urtebeteko lan esperientzia frogatzen dutenak lanaldi osoan Nafarroako enpresetan.

–Bigarrenik.–Aurreko bi egoera horietako bakar batean ere ez dauden helduak.

3.2. Aurreko atalean adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen diren bi taldeetatik bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

–Lehenik.–1.a) jarraibidean adierazitako sarrera-baldintzetako bat betetzeaz gainera, ez daukatenak Batxilergo titulutik edo teknikari titulutik gorako bestelako ikasketa-titulurik.

  • Batxilergo titulua.
  • Lanbide Heziketako teknikari titulua.
  • Goi mailako zikloetan sartzeko proba edo 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria.
  • Aurreko horien baliokide diren beste ikasketa batzuk.

–Bigarrenik.–Sarrera-baldintza hauetako bat betetzen dutenak:

  • Goi Mailako teknikari titulua.
  • Unibertsitateko gradudun titulua.
  • Ondorio akademikoetarako aurreko horien baliokide diren beste ikasketa batzuk.

3.3. Aurreko atalean adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

Lehendabizikoa.–Goi mailan sartzeko notaren arabera, handienetik txikienera, hura ikasketa espedientetik, ikasketa ziurtagiritik edo sarrera-probatik aterata, zein dagokion, apirilaren 29ko 54/2016 Foru aginduaren 12. oinarriko atalen arabera.

Espedientetik edo ziurtagiritik sarrerako nota ateratzerik ez dutenak beren azpitaldeko azken tokian jarriko dira.

–Bigarrena.–Puntu-berdinketarik izanez gero, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian 2018an otsailaren 13an egin zen zozketa publikoaren emaitza aplikatuko da, zozketa hori 2018-2019 ikasturteko onarpen prozesuetan aplikatzekoa baita.

3.–Onarpen prozesua.

1.–Epe bakar bat dago helduentzako Lanbide Heziketaren eskaintzan onartua izateko prozesurako: epe arrunta. Ikasturtearen gainerako zatia epetik kanpokotzat jotzen da.

2.–Onarpen prozesuaren epe arruntean parte hartuko dute sarrera-baldintzak betetzen dituztela frogatuta inskribatzen diren pertsonek. Onartuen behin-behineko zerrenda eta behin betiko zerrenda argitaratuko dira.

3.–Epe arrunteko onarpen prozesua bukatuta, inguruabar hauen ondorioz esleitu gabe gelditzen diren ikaspostuak esleituko dira:

a) Onartutako pertsonak ezarritako epean ez matrikulatzeagatik.

b) Matrikulatuta egonda ere, kurtsoaren hasiera egunetik 15 eguneko epean kurtsoa hasten ez dutenei baja ematea ofizioz.

c) Beste edozein inguruabar.

4.–Inskribatzeko eskabidearen aurkezpena.

1.–Eskatzaile bakoitzak behar bezala beterik aurkeztu beharko du heziketa ziklo eta ikastetxe bakar baterako eskabide bakar bat, Nafarroako Gobernuaren Tramiteen Katalogoko “Helduentzako Lanbide Heziketa erdipresentziala” tramite-fitxan inskribatzeko agertzen diren ereduei egokitua.

Aukeratutako heziketa zikloa ematen duen ikastetxeko bulego administratiboetan aurkeztuko da inskribatzeko eskaera. Ikastetxeek eskabide-orriaren fotokopia zigilatua emanen diete ikasle eskatzaileei, zein egunetan sartu den adierazita.

2.–Inskribatzeko eskaera aurkezteko epea 2018ko irailaren 3tik 7ra artekoa da (14:00ak arte).

3.–Inskribatzeko eskaeran sarrera-baldintza zein den adierazi beharko da, jarraibide honen arabera: Sarrera-baldintza gisa eskatzen den maila apaleneko ikasketa titulua baino ikasmaila handiagoko tituluren bat duten izangaiek huraxe adierazi beharko dute inskribatzeko eskabidean sarrera-baldintza gisa, aukeraturiko ziklorako onarpen prozesuan dagokien sarrera-taldean parte har dezaten. Hori betetzen ez badute, inskribatzeko eskaera ofizioz baliogabetuko zaie, lorturiko ikaspostua galduko dute eta, matrikulatuta izanez gero, matrikula eta zikloko moduluetan lortutako kalifikazio guztiak baliogabetuko dira.

4.–Ezin izanen da helduentzako LH erdipresentzialean eskaintzen diren zikloetatik baterako baino gehiagotarako inskripzio eskaerarik aurkeztu, ez eta ikastetxe batean baino gehiagotan ere. Inskripzio eskaera bat baino gehiago aurkeztuz gero, bertan behera geratuko dira guztiak, eta, ondorioz, ez da bat ere tramitatuko.

5.–Onarpen prozesuan parte hartuko dute, bakar-bakarrik, helduentzako LH erdipresentzialaren eskaintza honetan sartzeko ezarritako baldintzak betetzen dituztela frogatzen duten pertsonek.

6.–Onartuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoren, baliorik gabe geldituko dira osatu gabeko inskripzio eskaerak, existitzen ez direnak, datuak behar ez diren laukitxoetan dituztenak edo parte-hartzaileak eskatzen ahal dituen postuekin bat ez datozenak.

7.–Onartuen behin betiko zerrenda argitaratuta, interesdunak daturen bat oker eman badu edo eman gabe utzi badu, ezin izanen du halakorik aipatu geroko erreklamazioetan, ez eta ondorioztatu ere hargatik bere interes nahiz eskubideak urratu direla.

8.–Inskripzio eskaerak aurkezteko epe arrunta bukaturik, ezin izanen da inola ere beste inskripzio eskaerarik aurkeztu, ez eta aurkeztutako eskaera aldatu ere.

9.–Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiak baimena eman dezake ikasturtea bukatu aurretik ikastetxez aldatzeko, behar bezala frogatutako arrazoi bereziak daudenean. Ikastetxez aldatzeko, eskabide bat igorri beharko zaio Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko Eskolatze Arloari.

5.–Inskribatzeko eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1.–Inskribatzeko eskabidearen ereduetan adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko da, ukatu gabe atzerritarrek derrigorrezkoa ez den irakaskuntza sisteman espainiarren baldintza berberetan sartzeko duten eskubidea, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren arabera.

2.–Hona hemen inskribatzeko eskabideari erantsi beharreko dokumentazioa:

–NANaren, AIZren, pasaportearen edo baliokidearen fotokopia.

–Eskatutako zikloan sartzeko baldintzak betetzen direla frogatzen duen dokumentazioa.

–Eskatutako zikloari dagokion sarrera nota frogatzen duen dokumentazioa.

–Ikaspostua eskatzen bada ikaspostuak gordetzeko ezarritako bideren bat erabiliz, behar diren frogagiriak aurkeztu beharko dira, eranskin honen 6. jarraibidean ezarritakoari jarraikiz.

–Hala badagokio, erroldatzea edo lan esperientzia frogatzeko dokumentazioa, eranskin honen 7. jarraibidean adierazitakoari jarraikiz.

6.–Desgaitasuna izateagatik edo goi mailako edo goi errendimenduko kirolaria izateagatik ikaspostua gordetzeko aukera izateko aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Desgaitasunen bat dutenentzat gordetako ikaspostu bat nahi duten ikasleek, %33ko edo hortik gorako minusbaliotasun gradua dutela frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu beharko dute:

a) Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO) edo kasuan kasuko autonomia erkidegoko organo eskudunak emandako ebazpena edo ziurtagiria (Nafarroan, egun, Gizarte Politiketako Departamentua da organo eskuduna).

b) Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena (GSIN), ezintasun iraunkor osoagatik, ezintasun iraunkor absolutuagatik edo baliaezintasun handiagatik pentsioduna dela adierazten duena.

c) Eskumena duen ministerioaren ebazpena, lanerako ezintasun iraunkorragatik edo lanerako desgaitasunagatik erretiro pentsioa aitortzen diona.

2.–Goi mailako edo goi errendimenduko kirolaria izateagatik ikaspostua gordetzea nahi dutenek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Nafarroako errendimenduko kirolari buruzko otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuan xedatutako prozeduraren arabera ezarritako dokumentazioa.

b) Goi mailako eta goi errendimenduko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera ezarritakoa.

3.–Ikaspostua gordetzeko eskatzen duten ikasleek 2018ko irailaren 7ko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dute horretarako baldintzak betetzen dituztela frogatzen duen dokumentazioa, inskribatzeko eskabidea aurkeztu zuten ikastetxean.

Dokumentazio hori adierazitako datan aurkezten ez badute, ez dute aukerarik izanen kasuko onarpen prozesuan eskatutako ikaspostuak gordetzeko.

4.–Norbaitek kasu batengatik baino gehiagogatik eskatuz gero ikaspostua gordetzeko, eskaerak ordena honen arabera lehenetsiko dira:

–Lehenik.–Ikaspostua gordetzea desgaitasuna izateagatik.

–Bigarrenik.–Ikaspostua gordetzea goi mailako edo goi errendimenduko kirolaria izateagatik.

7.–Esperientzia eta erroldatzea frogatzea.

1.–Dokumentu hauen bitartez frogatuko da lan esperientzia:

a) Besteren konturako langileak: Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria (lan bizitzaren txostena) edo Lan Mutualitatearena. Ziurtagiri horretan, enpresa, lan kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazio aldia jasoko dira.

b) Norberaren konturako langileak: Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria (lan bizitzaren txostena), autonomoen araubide berezian afiliatuta egondako aldiak jasotzen dituena.

Aurkezten den dokumentazioa aski ez bada behar bezala frogatzeko izangaiaren lan esperientzia, jarraibide honetako hurrengo atalean azaltzen den batzordeak informazio osagarria eskatzen ahalko du.

2.–Nafarroan erroldatuta dagoela frogatzeko, Nafarroako herriren bateko biztanleen udal erroldan erregistratuta dagoela egiaztatzen duen agiria aurkeztuko da.

Aurkezten den dokumentazioa aski ez bada izangaiaren erroldatze egoera behar bezala frogatzeko, jarraibide honetako hurrengo atalean azaltzen den batzordeak informazio osagarria eskatzen ahalko du.

3.–Aurkezten den lan esperientzia eta erroldatzea batzorde batek gainbegiratuko ditu. Batzorde hori honako hauek osatuko dute: ikastetxeko zuzendariak eta helduentzako LH erdipresentzialean eskaintzen den zikloa irakasten duten bi irakaslek gutxienez. Batzorde horrek lan esperientziaren gaineko frogagiriak aztertuko ditu, honako hauek egiaztatzeko:

–Aurkezten den lan esperientzia Nafarroako enpresetan egin den eta urtebetekoa edo hortik gorakoa den, lanaldi osoan egina eta azkeneko bost urtean neurtuta.

–Aurkeztu den erroldatzea Nafarroako herriren batekoa den eta urtebeteko edo hortik gorako antzinatasuna duen.

–Informazio hori onarpena barematzeko prozesua kudeatzen duen aplikazio informatikora eramatea.

8.–Ikaspostuak gordetzea.

1.–Helduentzako LH erdipresentzialaren eskaintzako onarpen prozesuaren epe arruntean, talde bakoitzean ikaspostu bat gordeko da desgaitasunen bat duten pertsonentzat.

Desgaitasunen bat frogatzen duten bi pertsona edo gehiago badira, eranskin honen 2. jarraibidean adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen den lehentasun zerrendan gorago dagoenari gordeko zaio ikaspostua.

2.–Helduentzako LH erdipresentzialaren eskaintzako onarpen prozesuaren epe arruntean, talde bakoitzean ikaspostu bat gordeko da goi mailako edo goi errendimenduko kirolariak direla frogatzen dutenentzat.

Goi mailako edo goi errendimenduko kirolaria dela frogatzen duen pertsona bat baino gehiago izanez gero, ikaspostua gordeko zaio kirol maila handiena duenari, Goi mailako eta goi errendimenduko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Kirol maila parekoa bada, eranskin honen 2. jarraibidean adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen den lehentasun zerrendan gorago dagoenari gordeko zaio ikaspostua.

3.–Baldintza horiek betetzen dituztela frogatzen duten pertsonentzat gordetako ikaspostuak betetzen ez badira, eskaintza orokorrekoei gehituko zaizkie.

9.–Jendaurrean jartzea baremoa aplikatzeko irizpideak eta erreklamazioak egiteko prozedura.

1.–Baremoa aplikatzeko irizpideak eta, orobat, erreklamazioak egiteko prozedura jendaurrean jarri beharko dira.

2.–Baremorako, agiri bidez egiaztatzen ahal diren irizpideak bakarrik onartuko dira.

10.–Ikasketa-espedientearen batez besteko nota.

Ikasketa-espedientearen batez besteko nota frogatzeko, ikaslearen historial akademikoa, kalifikazio liburua edo, besterik ezean, ikasketen ziurtagiri pertsonala aurkeztuko da. Zer ikastetxetan lortu zen titulua, hark kalkulatu beharko du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta heziketa zikloetako batez besteko nota.

2.–Batez besteko sarrera nota kalkulatzeko, apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskineko “Sarrera nota” izeneko 12. oinarrian ezarritakoari jarraikiko zaio.

11.–Beste hezkuntza sistema batzuetatik etorritako pertsona helduak.

Atzerriko hezkuntza sistemetatik datozen ikasleek, eskabidearekin batera, ikasketen homologazioari buruzko agiri baldintzatua edo behin betiko egiaztagiria aurkeztu beharko dute ikastetxean, batez besteko nota erakutsiko duena.

Dokumentazio hori aurkezteko azken eguna 2018ko irailaren 7a izanen da, 14:00ak baino lehen.

12.–Zozketa.

Puntu-berdinketak hausteko ebazpen honetan aipatzen den zozketa, 2018-2019 ikasturteko onarpen prozedurari dagokiona, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian egin zen, eta haren emaitza aplikatzekoa da helduentzat modalitate erdipresentzialean eskaintzen diren LHko zikloetan onartzeko prozeduran, beharrezkoa izanez gero. Zozketa hori 2018ko otsailaren 13an egin zen.

13.–Onarpena.

Ikaslea helduentzako LH erdipresentzialaren eskaintzako ziklo eta ikastetxe batean onartutzat joko da hala agertzen denean onartutako ikasleen behin betiko zerrendetan, edo ikastetxeko zuzendaritzak ikaspostu bat esleitzen dionean eranskin honen 17. jarribidean ezarritako kasuen ondorioz.

14.–Onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak. Matrikula egiteko egunak.

1.–Onartuen zerrendak, behin-behinekoak eta behin betikoak, izanen dira onarpen prozeduraren emaitzen berri emateko bide ofiziala.

Zerrenda horiek 1. eranskinean aipatutako ikastetxeetan argitaraturiko dira.

2.–Onartzen diren ikasleen behin-behineko zerrenda 2018ko irailaren 19an argitaratuko da.

3.–Zer ikastetxetan aurkeztu den inskripzio eskabidea, hango zuzendaritzari igorri beharko zaizkio behin-behineko zerrendari egiten zaizkion erreklamazioak, 2018ko irailaren 19tik 21era bitarte (14:00ak arte).

4.–Onartzen diren ikasleen behin betiko zerrenda 2018ko irailaren 26an argitaratuko da.

5.–Onartzen diren ikasleek dagokien ikastetxean egin beharko dute matrikula, 2018ko irailaren 27tik urriaren 2ko 14:00ak bitarte.

6.–Ikaspostua lortzen duten pertsonek epe horietan egin beharko dute matrikula. Ikasle onartuen behin betiko zerrendan adierazten diren epeetan egiten ez bada matrikula, ikasleak dagokion ikasposturako eskubidea galduko du.

7.–Helduentzako LH erdipresentzialaren eskaintzako zikloetan matrikula egiten duten ikasleak, kurtsoa hasi eta 15 eguneko epean, eskoletara agertzen ez badira arrazoirik azaldu gabe, ikastetxeak ofizioz baja emanen die eta matrikularen ondoriozko eskubide guztiak galduko dituzte.

8.–Matrikula egiteko, hurrengo jarraibidean (“Matrikula. Matrikularen inprimakia eta dokumentazioa”) adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko da.

15.–Matrikula. Matrikularen inprimakia eta dokumentazioa.

1.–Matrikula formalizatzeko, ikasleek matrikularen inprimakia bete beharko dute; bertan, ikastetxeak eskatzen duen informazioaz gain, adierazten den oinarrizko informazioa ere eman beharko da, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko “Helduentzako Lanbide Heziketa erdipresentziala” izeneko tramiteen fitxan xedatzen denaren arabera.

2.–Honako dokumentazio hau ere aurkeztu beharko da:

–NANaren, AIZren, AITaren, ikasle txartelaren edo horien baliokide baten fotokopia.

Inskribatzeko eta matrikulatzeko tramiteei dagozkien prozesu eta dokumentazio guztietan, ikaslearen izen-deiturak bat etorriko dira aipatu dokumentazioan agertzen direnekin.

Atzerritarrek ikasketa hauek Espainiakoen baldintza berberetan egiteko duten eskubidea galarazi gabe, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren arabera.

–Behar bezala justifikatutako kasuetan, eskatzaileei Osasun Txartelaren fotokopia eskatzen ahalko zaie.

–Egindako osasun azterketen txostena, ikasleak desgaitasun bat, gaixotasun bat edo beste osasun arazoren bat baldin badu, ikastetxeak jakin beharrekoa.

–Ikaspostua lortu den ikastetxean eskatzen zaion beste edozein dokumentazio.

16.–Baztertzeko arrazoiak.

Ikaspostua lortuta ere, ezartzen diren egunetan matrikulatzen ez direnak onarpen prozesutik baztertuko dira, eta esleitutako ikaspostuaren ondoriozko eskubide guztiak galduko dituzte.

17.–Matrikulazio epea bukatuta hutsik gelditzen diren ikaspostuak.

1.–Onarpen prozesuaren epe arrunta bukatu ondoren hutsik gelditzen diren ikaspostuak itxaron zerrendan dauden pertsonei eskainiko dizkie ikastetxeak, lehentasun ordenari zorrozki jarraituta, harik eta denak esleitu arte.

Ikastetxeak jakinarazi beharko du, bai iragarki taulan bai webgunean, horrelako ikaspostu hutsik gelditu denentz, interesdunek jakin dezaten.

2.–Kurtsoaren hasiera-egunetik 15 eguneko epean, bidezko arrazoirik izan gabe, eskoletara agertzen ez diren ikasle matrikulatuei ofizioz emanen zaien bajaren ondorioz hutsik gelditzen diren ikaspostuak ere eskainiko dizkie ikastetxeak itxaron zerrendan daudenei, lehentasun ordenari zorrozki jarraituta, harik eta ikaspostu guztiak esleitu arte.

Ikastetxeak jakinarazi beharko du, bai iragarki taulan bai webgunean, horrelako ikaspostu hutsik gelditu denentz, interesdunek jakin dezaten.

18.–Jaiegunak.

Ebazpen honen X. eranskinean adierazitako datak aginduzkoak dira. Adierazitako dataren bat jaieguna bada ikastetxean, jai ez den hurrengo egunera aldatuko da, eta behar duen publizitatea emanen zaio.

19.–Ikasturteko egutegia.

1.–Lehenbiziko eskola-eguna 2018ko urriaren 9a izanen da, eta azkena, berriz, 2019ko ekainaren 14a.

2.–Amaierako lehenbiziko ebaluazioari dagozkion ebaluazio probak zer egunetan eginen diren ezartzeko, kontuan hartu behar da amaierako ebaluazioaren lehen saioa ekainean egin behar dela eta ekainaren 6a dela azken eguna ikasleei amaierako lehenbiziko ebaluazio horri dagozkion kalifikazioak emateko.

3.–Amaierako bigarren ebaluazioari dagozkion ebaluazio probak zer egunetan eginen diren ezartzeko, kontuan hartu behar da amaierako ebaluazioaren bigarren saioa ekainean egin behar dela eta ekainaren 20a dela azken eguna ikasleei amaierako bigarren ebaluazioari dagozkion kalifikazioak emateko.

20.–Heziketa zikloen eskaintza.

Talde batean inskribatuen kopurua hamabostetik beherakoa baldin bada, Hezkuntza Departamentuak eskaintza bertan behera utz dezake, beste aldagai batzuk ere kontuan hartuta. Aldagai horiek dira, besteak beste, kasuko taldean matrikulak izan duen bilakaera historikoa, lurralde kohesioko irizpideak eta Nafarroako ekoizpen eta zerbitzu sektoreei ematen zaien erantzuna.

21.–Epe arruntetik kanpo eskolatzea.

1.–Ikaspostu hutsen esleipena bukatu ondoren –halakorik egiten bada–, zilegi izanen da urrian zehar ikasle gehiago sartzea hasitako kurtsoan, betiere ikasposturik gabe eta ikaspostu hutsik eskaini gabe gelditutako inor ez badago lehentasun zerrendan. Ikaspostuen esleipen hori ikastetxe bakoitzak ebatziko du.

2.–Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiak, halaber, ikasturtean zehar ikastetxez aldatzeko baimena eman dezake, behar bezala frogatutako arrazoi bereziak daudenean.

22.–Matrikulen bateragarritasuna eta bateraezintasuna.

1.–2018-2019 ikasturtean helduentzako LH erdipresentzialaren eskaintzako heziketa ziklo batean matrikulatuta dauden ikasleak Batxilergoko ikasketetan ere matrikulatuta egon daitezke aldi berean, betiere, sarrera-baldintzak betetzeaz gainera, “Félix Urabayen” Nafarroako Helduentzako Bigarren Hezkuntzako Institutuan matrikulatzen badira urrutiko irakaskuntzen araubidean.

2.–Helduentzako LH erdipresentzialaren eskaintzan matrikulatzea bateraezina da honako egoera hauekin:

a) 2018-2019 ikasturtean derrigorrezko irakaskuntzen ondoko irakaskuntzetan eta goi mailakoetan matrikulatzearekin, ikastetxe berean nahiz beste batzuetan.

b) 2018-2019 ikasturtean lanbide heziketako tituluren bat lortzeko probetan matrikulatzearekin, ikaslea matrikulatzen den zikloko modulu beretan.

c) Zer modulutan matrikulatzen den modalitate honetan, haiei dagozkien gaitasun-unitateetako lanbide gaitasunak ebaluatu eta frogatzeko prozedura batean parte hartzearekin 2018an eta 2019an.

Nafarroan helduentzako Lanbide Heziketa erdipresentzialaren eskaintzan eta, aldi berean, lehen aipatutako a), b) eta c) kasuetan matrikulatu edo parte hartuz gero, ofizioz deuseztatuko da dagokion zikloan egindako matrikula.

23.–Argitalpena.

Ebazpen hau eta eranskinak ikastetxeetako iragarki oholean jarriko dira ikusgai, haiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita onarpen eta matrikulazio prozesua bukatzen den arte, interesdun guztiek haien berri izan dezaten.

24.–Informazioa.

Eskatuz gero, ikastetxeek beren eginkizunei buruzko txostenak bidali beharko dizkiete departamentuko zerbitzuei eta Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiari.

25.–Komunikazio bideak.

–Helbide elektronikoak:

  • nescolar@navarra.es eta ordenafp@navarra.es

–Gurasoei eta ikasleei aholkuak eta orientazioa ematea: 848 426617.

Tramitazio eta onarpen kontuak, ikastetxeentzat: 848 426977.

–Eskolatze Arloko koordinatzailea: 848 426557.

–Lanbide Heziketaren Zerbitzua: 848 426628, 848 426036, 848 423252 eta 848 428985.

–Faxa: 848 426987.

3. ERANSKINA

Ikasleak Lanbide Heziketa erdipresentzialaren eskaintzan onartzeko eta matrikulatzeko prozesuaren egutegia

2018-2019 ikasturtea

EPE ARRUNTA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Inskribatzeko epea

2018ko irailaren 3a

2018ko irailaren 7a (14:00ak arte)

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea

2018ko irailaren 19a

Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea

2018ko irailaren 19a

2018ko irailaren 21a (14:00ak arte)

Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea

2018ko irailaren 26a

Ikastetxean eta zikloan ikaspostua lortu duten ikasle onartuen matrikulazioa

2018ko irailaren 27a

2018ko urriaren 2a

IKASPOSTU HUTSEN ESLEIPENA

Ikaspostua lortu duten ikasleak ez matrikulatzearen ondorioz ikaspostu hutsak gelditzen diren zikloetan

2018ko urriaren 3a

Gelditzen diren ikaspostu hutsak bete arte

Bidezko arrazoirik izan gabe, lehenengo hamabost egunetan eskoletara ez agertzeagatik ofizioz ematen diren bajen ondorioz ikaspostu hutsak gelditzen diren zikloetan

2018ko urriaren 24a

Gelditzen diren ikaspostu hutsak bete arte

DATA GARRANTZITSUAK

Ikasturtearen hasiera eguna

2018ko urriaren 9a

Ikasturtearen bukaera eguna

2019ko ekainaren 14a

Hasierako ebaluazioa

2018ko azaroaren 5etik 9ra

Amaierako lehenbiziko ebaluazioa (ikasleei kalifikazioak ematea)

Azken eguna: 2019ko ekainaren 6a

Amaierako bigarren ebaluazioa (ikasleei kalifikazioak ematea)

Azken eguna: 2019ko ekainaren 20a

4. ERANSKINA

Lanbide Heziketa erdipresentzialaren eskaintzako zikloen eskola-egutegiari eta ordutegi orokorrari buruzko jarraibide berariazkoak

2018-2019 ikasturtea

1.–Egutegia.

1. Helduentzako Lanbide Heziketa erdipresentzialaren eskaintzako zikloak ematen dituzten ikastetxeetan, 2018-2019 ikasturtea 2018ko irailaren 3an hasiko da, eta 2019ko ekainaren 28an bukatuko.

2.–Egutegiak bete behar dituen ezaugarriak Hezkuntzako zuzendari nagusiaren apirilaren 24ko 181/2018 Ebazpenaren eranskineko 2. klausulan jasotakoak dira, salbu eta h), k) eta m) betebeharrak, jarraian aipatzen diren hauek izanen baitira (aipatu ebazpenaren bidez, jarraibideak onetsi ziren 2018-2019 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketak ematen dituzten ikastetxeen eskola-egutegia eta ordutegi orokorra prestatzeko):

a) Eskola-egunen kopurua helduentzako LH erdipresentzialaren eskaintzan: Lantokiko Prestakuntza modulua ez duten heziketa zikloen kurtsorako: 152 egun.

b) Lehenbiziko eskola-eguna 2018ko urriaren 9a izanen da, eta azkena, berriz, 2019ko ekainaren 14a.

c) Amaierako lehenbiziko eta bigarren ebaluazioaren datak finkatzerakoan, honakoak hartu behar dira kontuan:

–Amaierako lehenbiziko ebaluazioari dagozkion ebaluazio probak zer egunetan eginen diren ezartzeko, kontuan hartu behar da amaierako ebaluazioaren lehen saioa ekainean egin behar dela eta ekainaren 6a dela azken eguna ikasleei amaierako lehenbiziko ebaluazio horri dagozkion kalifikazioak emateko.

–Amaierako ebaluazioko lehenbiziko deialdiaren kalifikazioak emateko zehaztutako mugaegunaren biharamunetik eskolak bukatzeko zehaztutako egunera arte doan aldia antolatu beharko du ikastetxeak amaierako ebaluazioko bigarren deialdiari dagozkion probak egin behar dituzten ikasleak behar bezala prestatzeko.

Aldi hori antolatzeko orduan, Lanbide Heziketako ikasketak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketak irakasten dituzten ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituzten jarraibideak onesteko Hezkuntzako zuzendari nagusiak ematen duen ebazpenean ezarritakoa bete beharko da.

–Amaierako bigarren ebaluazioari dagozkion ebaluazio probak ekainean eginen dira, kontuan izanda 2019ko ekainaren 20a azken eguna dela ikasleei amaierako bigarren ebaluazio horri dagozkion kalifikazioak emateko.

3.–Helduentzako LH erdipresentzialaren eskaintzako zikloetan eskola ematen duten irakasleek kurtsoa antolatzeko erabiliko dute irailaren 3tik eskolak hasi bitarteko denbora, eta, bereziki, ikasle sartu nahi duten helduen lan esperientzia eta erroldatzea aztertzen laguntzeko.

4.–Eskolak bukatzen direnetik 2019ko ekainaren 28a arte, bidezkoa bada, honako hauek eginen dira: amaierako ebaluazioei dagozkien probak, kurtsoaren berrikusketa eta ebaluazio lan berariazkoak, modulu bakoitzaren memoria didaktikoak, departamentuen memoriak, azken memoria, orientazioa, erreklamazioak eta ikasleen arreta, baita beharrezkoak diren administrazio egintza guztiak eta hurrengo ikasturtearen antolamenduarekin lotutako jarduerak ere.

2019ko uztailaren 3a baino lehen, helduentzako LH erdipresentzialaren eskaintzako zikloei dagokien ikasturte bukaerako memoria bidali beharko zaio Lanbide Heziketaren Zerbitzuari.

5.–Eskola-egunetan eskolak eteten ahalko dira bai ebaluazio jarduerak egiteko, bai Hezkuntza Departamentuak lehentasunezkotzat jotzen dituen beste batzuk egiteko.

6.–Oro har, ebaluazio bilkurak eta klaustroak ezin izanen dira eskola-orduetan egin.

2.–Ordutegi orokorra.

1.–Eskolak, oro har, arratsaldeko eskolaldietan emanen dira, astelehenetik ostegunera. Hona hemen asteko ordutegia:

a) Erizaintzako Zainketa Lagungarriak erdi mailako zikloa. Lehenengo bi hiruhilekoetan, asteko 14 eskolaldi (1. maila) eta asteko 13 eskolaldi (2. maila), eta hirugarren hiruhilekoan, Lantokiko Prestakuntza modulua (presentziala).

b) Gizarte Integrazioa goi mailako zikloa: kurtso osoan zehar, asteko 12 eskolaldi (1. maila), asteko 13 eskolaldi (2. maila) eta asteko 4 eskolaldi (3. maila), eta Lantokiko Prestakuntza modulua, hori ere kurtso osoan zehar.

2.–Bizpahiru eskolaldiren ondoren, gutxienez ere 20 minutuko atsedenaldia programatuko da, uztailaren 16ko 258/1998 Foru Aginduaren 2.1.b) artikuluan ezartzen den moduan, ikastetxearen antolamendu beharren arabera.

3.–Egutegia eta ordutegi orokorra, behin onartu eta gero, nahitaez bete beharko dira. Ikastetxeko zuzendaritzaren ardura izanen da haiek betearaztea, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari dagokio betetzen ote diren ikuskatzea eta kontrolatzea.

4.–Ikastetxe bakoitzaren egutegia eta ordutegi orokorra ikastetxeko iragarki taulan jarri beharko dira ikusgai, eta aldaezinak izanen dira, non eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ez duen horretarako baimenik ematen.

5.–Jarraibide hauetan finkatu gabeko alderdi guztietan, Hezkuntzako zuzendari nagusiak apirilaren 24an emandako 181/2018 Ebazpenean orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio, haren bidez onetsi baitziren 2018-2019 ikasturtean eskola-egutegia prestatzeko jarraibideak.

3.–Salbuespenak.

Aurreko edozein atalen gaineko salbuespenak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari eskatu beharko zaizkio, hark azter ditzan.

4.–Tramitazioa.

Hezkuntzako zuzendari nagusiak apirilaren 24an emandako 181/2018 Ebazpenaren 4. eranskineko 4. jarrabidean azaldu bezala eginen da tramitazioa (aipatu ebazpenaren bidez, 2018-2019 ikasturtean eskola-egutegia prestatzeko jarraibideak onetsi ziren).

5. ERANSKINA

Lanbide Heziketa erdipresentzialaren eskaintzako zikloak ematen dituzten ikastetxeen antolamendua eta funtzionamendua arautzeko jarraibide berariazkoak

2018-2019 ikasturtea

1.–Irakaskuntzak antolatzeko jarraibideak.

1.1. Antolaketaren eta funtzionamenduaren gaineko jarraibideak.

Helduentzako LH erdipresentzialaren eskaintzako zikloak ematen dituzten ikastetxeek, jarraibide hauetan jasota ez dauden alderdi guztiei dagokienez, men egin beharko diote Hezkuntzako zuzendari nagusiak Nafarroako hezkuntza sistemako lanbide heziketako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua 2018-2019 ikasturtean arautzeko emandako ebazpenean orokorrean ezarritakoari.

1.2. Helduentzako LH erdipresentzialaren eskaintzaren ezaugarriak.

1.–LH erdipresentzialaren eskaintzako zikloak emanen dira konbinatuz eskola-saio presentzialak, zeinak nahitaez bertaratzekoak baitira ikasleentzat, eta ikasleen lan autonomo eta pertsonaleko saioak.

LH erdipresentzialaren eskaintzaren beste gako-elementu bat tutoretza da, eskaintza honetako ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan erabat ezinbestekoa baita.

2.–Irakas saio presentzialen helburu nagusia da curriculumaren funtsezko alderdiei buruzko irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak egitea, ikasleen arteko lankidetzarako interakzioak sendotzea, ikaskuntza prozesuan autonomoagoak izan daitezen, eta ikasleek behar diren ezaupideak eta oinarrizko eta lanbide gaitasunak eskura ditzatela sustatzea.

3.–Tutoretza gauzatuko da tutoretza-saio presentzialen bidez, berariazko jardueren bidez edo gainerako irakaskuntza-jardueretan txertatuko diren jardueren bidez. Urrutitik ere egiten ahalko da tutoretza, ikastetxe bakoitzak ezartzen duen prozedura erabiliz.

Tutoretza lana prestakuntza prozesuaren osagai garrantzitsuenetako bat da, eta heziketa zikloan aritzen diren irakasle taldeko irakasle guztiek egin beharko dute. Tutoretza lan horren bidez, besteak beste, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren jarraipena eginen da, eta ikaslearen motibazioa sustatuko da.

1.3. Helduentzako LH erdipresentzialaren eskaintzaren curriculuma eta antolamendua.

1.–Helduentzako LH erdipresentzialaren eskaintzako zikloak bi ikasturtetan banatuta daude, 1.400 orduko zikloen kasuan, eta hiru ikasturtetan, 2.000 orduko zikloen kasuan, arau hauei jarraikiz:

a) “Erizaintzako Zainketa Lagungarriak” erdi mailako zikloa.

–2018-2019 ikasturtean, zikloko lehenengo maila eskaintzen da, modulu hauek osatua dagoena: Lantaldeko harremanak, Lanerako prestakuntza eta orientabideak, Erizaintzako oinarrizko teknikak I eta Ospitaleko higienea eta materialaren garbiketa.

–2019-2020 ikasturtean, zikloko bigarren maila eskainiko da, modulu hauek osatua dagoena: Administrazio eragiketak eta osasun dokumentazioa, Osasunaren sustapena eta pazientearentzako laguntza psikologikoa, Erizaintzako oinarrizko teknikak II, Laguntza odontologikoaren/estomatologikoaren teknikak eta Lantokiko prestakuntza.

b) “Gizarte Integrazioa” goi mailako heziketa zikloa (HLO).

–2018-2019 ikasturtean, zikloko lehenengo maila eskaintzen da, modulu hauek osatua dagoena: Gizarte trebetasunak, Esku-hartze sozialaren testuingurua, Autonomia pertsonalaren sustapena, Esku-hartze sozialaren metodologia eta Komunikazio sistema handigarriak eta alternatiboak.

–2019-2020 ikasturtean, zikloko bigarren maila eskainiko da, modulu hauek osatua dagoena: Gizartean eta lan munduan txertatzea, Lehen sorospenak, Ingelesa I, Lanerako prestakuntza eta orientabideak, Enpresa eta ekimena, Bizikidetza-unitateen arreta, Bitartekaritza komunitarioa eta Hezkuntzako esku-hartzerako sostengua.

–2020-2021 ikasturtean, zikloko hirugarren maila eskainiko da, modulu hauek osatua dagoena: Gizarte integraziorako proiektu integratua eta Lantokiko prestakuntza (biak presentzialak).

2.–Helduentzako LH erdipresentzialaren eskaintzako zikloen curriculumari dagokionez, kasuan kasuko heziketa zikloaren egitura eta curriculuma onesten dituen foru dekretuak Nafarrorako ezartzen duen berbera izanen da.

3.–LH erdipresentzialaren eskaintzan ematen diren lanbide moduluen programazio didaktikoetan behar diren egokitzapenak eginen dira eta alderdi pedagogiko egokiak finkatuko dira, eranskin honen 1.5 jarraibidean xedatutakoarekin bat.

1.4. Ordu banaketa.

Hauxe da helduentzako LH erdipresentzialaren eskaintzako zikloen asteko ordutegia, oro har, arratsaldez eginen dena:

a) “Erizaintzako Zainketa Lagungarriak” erdi mailako heziketa zikloa.

–Lehen maila:

  • Lantaldeko harremanak eta Lanerako prestakuntza eta orientabideak: 3 eskola-saio.
  • Erizaintzako oinarrizko teknikak I: 8 eskola-saio.
  • Ospitaleko higienea eta materialaren garbiketa: 3 eskola-saio.

–Bigarren maila:

  • Erizaintzako oinarrizko teknikak II: 6 eskola-saio, Lantokiko prestakuntza modulua hasi arte.
  • Laguntza odontologiko/estomatologikoaren teknikak: 3 eskola-saio, Lantokiko prestakuntza modulua hasi arte.
  • Administrazio eragiketak eta osasun dokumentazioa eta Osasunaren sustapena eta pazientearentzako laguntza psikologikoa: 4 eskola-saio, Lantokiko prestakuntza modulua hasi arte.
  • Lantokiko prestakuntza: (presentziala) lan ordutegiaren barruan, ikasturteko hirugarren hiruhilekoan.

b) LH erdipresentzialaren eskaintza jarduneko langileentzat: “Gizarte Integrazioa” goi mailako heziketa zikloa (HLO).

–Lehen maila:

  • Gizarte trebetasunak, Esku-hartze sozialaren testuingurua, Autonomia pertsonalaren sustapena eta Esku-hartze sozialaren metodologia: 10 eskola-saio.
  • Komunikazio sistema handigarriak eta alternatiboak: 2 eskola-saio.

–Bigarren maila:

  • Hezkuntzako esku-hartzerako sostengua: 2 eskola-saio.
  • Gizartean eta lan munduan txertatzea, Bizikidetza-unitateen arreta eta Bitartekaritza komunitarioa: 6 eskola-saio.
  • Ingelesa I: eskola-saio 1.
  • Lanerako prestakuntza eta orientabideak eta Enpresa eta ekimena: 3 eskola-saio.
  • Lehen sorospenak: eskola-saio 1.

–Hirugarren maila:

  • Gizarte integraziorako proiektu integratua (presentziala): ikasturtean zehar.
  • Lantokiko prestakuntza: (presentziala) lan ordutegiaren barruan, ikasturtean zehar.

1.5. Alderdi pedagogikoak.

1.–LH erdipresentzialaren eskaintzako zikloen antolamenduaren eta garapenaren funtsean eredu pedagogiko bereziki praktikoa dago, ezaugarri hauek dituena:

–Funtsean, proiektuetan onarritutako ikaskuntzan oinarritzen da.

–Ikaslearen ikaskuntza autonomoa sustatzen du.

–Elkarlanaren bidezko ikaskuntza sustatzen du, kurtso berean matrikulatutako gainerako ikasleekin partekatua.

–Ebaluazio ponderatuan oinarritutako eredu bat erabiltzen du, LH erdipresentzialaren eskaintzan parte hartzen duten oinarrizko alderdiak proportzionalki baloratzen dituena.

2.–Helduentzako LH erdipresentzialaren eskaintzako erdi mailako zikloetan, derrigorrezkoaren ondoko irakaskuntzako ikasketak direnez, eredu pedagogikoaren oinarri nagusia da curriculumaren funtsezko alderdiei buruzko irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak egitea, batez ere ikaskuntza-metodologia aktiboen bitartez.

3.–Helduentzako LH erdipresentzialaren eskaintzako goi mailako zikloetan, goi mailako irakaskuntzako ikasketak direnez, eredu pedagogikoaren oinarri nagusia da hala curriculumaren funtsezko alderdiei buruzko irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak egitea –batez ere ikaskuntza-metodologia aktiboen bitartez–, nola ikaslearen ikaskuntza autonomoari lotutako jarduerak egitea.

4.–Curriculumaren funtsezko alderdiei buruzko irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak –batez ere ikaskuntza-metodologia aktiboen bitartez– garatzen dituzten saio presentzialak honelakoak izan daitezke, besteak beste:

–Orientazio saioak: heziketa zikloaren eta lanbide modulu(ar)en antolamenduari eta garapenari buruzko jarraibide eta irizpideak ezartzeko, horiei esker irakaskuntzak egoki aprobetxatzeko eta modulu bakoitzaren ikaskuntza-emaitzak aisago lortzeko.

–Azalpen saioak: unitatea ezagutzera emateko edo, irakaslearen iritziz, dedikazio berezia behar duten alderdietan sakontzeko.

–Metodologia aktiboen bidezko lan saioak: proposatzen den proiektuaren arabera, saio horiek modulu bakar bat edo gehiago lantzeko izan daitezke.

–Praktika presentzialak egiteko saioak: saio hauen helburua da ikasleek kasuan kasuko lanbide moduluaren ikaskuntza-emaitzei edo amaierako gaitasunei lotutako lantegi praktiko bat egitea.

–Ikasleak egin beharreko ikaskuntza autonomoaren prozesuari sostengu emateko saioak, ikasleak bere kasa gainditu ahal izan ditzan lanbide moduluaren heziketa helburuak.

–Ebaluazio proba presentzialak egiteko saioak: ikasturte bakoitzean, gutxienez, bi edo hiru ebaluazio proba eginen dira, ikasturterako finkatutako ebaluazio partzialekin batera. Ebaluazio proba horien bidez lanbide modulu bakar bat edo gehiago ebaluatzen ahalko dira.

1.6. Ebaluazioa, mailaz igotzea, ziurtapena eta titulazioa.

1.–Helduentzako LH erdipresentzialaren eskaintzako ikasleen ebaluazioari, mailaz igotzeari, ziurtapenei eta titulazioari buruzko guztian, Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 52/2009 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiko zaio, izan ere, foru agindu horren bidez arautu ziren Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemako lanbide heziketako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta ikasketen ziurtapena.

2.–Helduentzako LH erdipresentzialaren eskaintzan ematen diren irakaskuntzek ohiko modalitate orokorrean ematen diren irakaskuntzen ondorio akademiko berberak izanen dituzte.

1.7. Bizikidetza arauak.

LH erdipresentzialaren eskaintzako zikloak ematen dituzten ikastetxeek beren bizikidetza arauak egokitu beharko dituzte LH erdipresentzialaren eskaintzako ikasleen ezaugarri berezietara eta eskaintza mota horretara.

1.8. Ikasleak eskoletara joatea.

Ikasleek nahitaezkoa dute eskoletara eta programatutako prestakuntza jardueretara joatea.

Irakasleek egunero kontrolatu beharko dute ikasleen bertaratzea. Horretarako, bertaratze partea beteko dute egunero, eta izaten diren gorabeherak azalduko dituzte bertan.

Eskoletara behin eta berriz huts egitea zer den eta horren ondorioak ikastetxeko Bizikidetza Erregelamenduan zehaztuko dira.

1.9. Guardiak Lanbide Heziketan.

1.–LH erdipresentzialaren eskaintzako lanbide heziketako irakaskuntzak helduei zuzenduta daude, eta hezkuntza etapa hauei dagozkie:

–Derrigorrezko hezkuntzaren ondokoa: erdi mailako heziketa zikloak.

–Goi mailako hezkuntza: goi mailako heziketa zikloak.

2.–LH erdipresentzialaren eskaintzako zikloetan irakasleak huts eginez gero, ikastetxeko zuzendaritzak aukeran izanen du guardia jartzea ala ez.

2.–Irakasleen gaineko jarraibideak.

2.1. Irakasleak.

1.–Helduentzako LH erdipresentzialaren eskaintzako zikloetan irakasten duten irakasleak kasuan kasuko heziketa zikloaren egitura eta curriculuma arautzen dituzten foru dekretuetan ezarritakoak izanen dira.

2.–Lanbide modulu bakoitzean irakasleek LH erdipresentzialaren eskaintzako ikasleei arreta emateko eta irakasle lanetan bete beharreko ordu kopurua eranskin honen “1.4. Ordu banaketa” jarraibidean ezarritakoa izanen da.

2.2. LH erdipresentzialaren eskaintzako zikloko koordinatzailearen berariazko eginkizunak.

Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoa onetsi zuen otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretuaren 45. artikuluan ezarritakoa galarazi gabe, LH erdipresentzialaren eskaintzako zikloko koordinatzaileak berariazko eginkizun hauek izanen ditu:

–LH erdipresentzialaren eskaintzako irakasleei harrera egiteko prozedura aplikatzea.

–Irakasleen jarduerak sustatzea, orientatzea eta laguntzea.

–Ikasleei harrera egiteko saioa egitea.

–Kurtsoa planifikatzeko prozesuan laguntzea.

–Programazioak prestatzeko lanak dinamizatzea, orientatzea eta laguntzea.

–Ikastetxearekin kolaboratzea ikasleak onartzeko eta altak eta bajak emateko prozesuetan, baita kurtsoan gerta daitezkeen baliozkotze, aitortze eta salbueste eskaeretan ere.

–LH erdipresentzialaren eskaintza ematen duten gainerako ikastetxeekin eta Lanbide Heziketaren Zerbitzuarekin etengabe koordinatuta egotea.

–Materiala argitaratzeko eta eguneratzeko lanetan laguntzea.

2.3. LH erdipresentzialeko irakasleen berariazko eginkizunak.

Maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 91. artikuluan ezarritakoa deusetan galarazi gabe, LH erdipresentzialean eskola ematen duten irakasleek berariazko eginkizun hauek izanen dituzte:

–LH erdipresentzialaren eskaintzan matrikulatutako ikasleei harrera egiteko plana aplikatzea.

–Ikasleak orientatu eta gidatzea, lanbide moduluen programazioan aurreikusitako helburu orokorrak eskura ditzaten laguntzeko.

–Ikasleek proposatzen diren jardueretan parte har dezatela sustatzea eta horretarako motibatzea, jarduera indibidual eta kolektiboak dinamizatu eta estimulatzea, baita ikasleen arteko komunikazioa ere, hausnarketa eta eztabaida sortzen duten jarduerak bultzatuz.

–Ikasleei proposatutako eginkizun eta lanen segimendua eta ebaluazioa egitea.

–Ikasleen ikaskuntzaren ebaluazioa egitea, ezarritako irizpideekin bat, eta parte hartzea ikasleak ebaluatzeko proben eta ebaluazio eta kalifikazio saioen antolaketan eta garapenean.

–Eskola-uztea atzemateko baliabideak aplikatzen kolaboratzea, baita ikastetxean eskola-uzteari aurre egiteko ezarrita dauden jarduketa estrategietan ere.

–Ikastetxeak edo Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendaritzak, nork bere eskumenen esparruan, esleitzen dien beste edozein eginkizun.

2.4. Tutoretza.

1.–LH erdipresentzialaren eskaintzako ikasle talde bakoitzak irakasle bat izanen du tutore.

2.–Tutore lanak koordinatzearren, gomendatzen da ikastetxearen ikaskuntza-ingurune birtualaren plataforman topagune bat sortzea heziketa ziklo osoko ikasle eta irakasleentzat.

2.5. Ordutegi osagarria: koordinazio saioetarako erreserba.

LH erdipresentzialaren eskaintzako irakasleen lanaldian ordu batzuk erreserbatu beharko dira honako lan hauetarako:

–Irakasle taldeek koordinazio horizontaleko saioak egiteko, ebaluazio saioez gain. Saio horiek zuzendaritza taldeak zehaztuko ditu. Garrantzi berezia izanen du lehenengo koordinazio bilerak, ikasleekiko eskola-jarduerak hasi baino lehen egiten denak.

–Irakasle taldeak koordinazio saioak egiteko, proiektuetan oinarrituriko ikaskuntzaren metodologia aplikatzearren.

Prestakuntza instituzionalaren planak hala eskatzen duenean, irakasle taldeak koordinatzeko saio horietarako orduak prestakuntza ordutzat hartzen ahalko dira, ikastetxeko zuzendariak horren berri izan ondoren oniritzia ematen badu.

2.6. LH erdipresentzialaren eskaintzako irakasleen jarduna kurtsoaren hasieratik eskolak hasi bitartean.

LH erdipresentzialaren eskaintzako irakasleek nagusiki lan hauetan erabiliko dituzte ikasleen kurtsoa hasi bitarte osatzen ez dituzten eskola-orduak: hautagaiek lan esperientzia eta erroldatzea frogatzeko aurkezten dituzten agiriak aztertzeaz arduratzen den batzordeari laguntzen.

2.7. LH erdipresentzialaren eskaintzako irakasleei sostengu emateko neurriak.

1.–Hezkuntza Departamentuak prestakuntza jardueren eskaintza bat eginen du irakasleentzat, ikastetxeek egiten duten eskariaren arabera eta LH erdipresentzialaren eskaintza honen ondoriozko beharren arabera.

2.–Irakasleen etengabeko prestakuntzarako jarduera horien helburua izanen da irakaslana hobetzea LH erdipresentzialaren eskaintzan, betiere ikasleen errendimendua hobetzeko eta haien garapen pertsonalean eta sozialean laguntzeko.

3.–Hezkuntza Departamentuak, gainera, hezkuntza arloko ikerkuntza, esperimentazioa eta berrikuntza bultzatuko ditu, batez ere LH erdipresentzialaren eskaintzari egokitutako curriculum-materialak garatzeari dagokionez.

4.–Hezkuntza Departamentuak, azkenik, curriculuma garatzeko materialak prestatzea sustatuko du, irakasleei laguntzekoak, bereziki LH erdipresentzialaren eskaintza honetarako direnak.

2.8. Ikastetxeen eta Lanbide Heziketaren Zerbitzuaren arteko koordinazioa.

1.–LH erdipresentzialaren eskaintzako heziketa zikloaren koordinatzaileari dagokio Lanbide Heziketaren Zerbitzuarekiko komunikazikoaz arduratzea, LH erdipresentzialaren eskaintzako zikloak ematen dituzten ikastetxe guztiak koordinatzearren.

2.–Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Ataleko langileek eta kasuan kasuko zikloetako koordinatzaileek osatuko dute helduentzako LH erdipresentzialaren eskaintzako koordinazio taldea. Taldea zuzentzea Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalaren eskumena izanen da.

3.–Koordinazio taldeak gutxienez urtean behin eginen du LH erdipresentzialaren eskaintzaren segimendu eta ebaluaziorako bilera.

Iragarkiaren kodea: F1807540