131. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALIPENTZU

Ordenantza, bide publikoen erabilera arautzen duena.
Hasierako onespena

Udal honek, 2018ko ekainaren 21ean egin osoko bilkuran, besteak beste erabaki zuen hasiera batean onestea bide publikoen erabilera arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Galipentzun, 2018ko ekainaren 21ean.–Alkatea, Juan Manuel Ferrer Moisés.

Iragarkiaren kodea: L1808179