131. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Egiaztapen-kode segurua sortzea

2018ko ekainaren 18an, Santiago Uterga Labiano alkateak ebazpen hau eman zuen:

“97/2018 Ebazpena, ekainaren 18koa, Doneztebeko Udaleko alkate udalburuak emana, Doneztebeko Udalaren egiaztapen-kode segurua sortzea onesten duena, https://sedeelectronica.doneztebe.es/eu/ helbide elektronikoan.

Doneztebeko Udaleko alkate udalburu Santiago Uterga Labianok,

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoarekin bat, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Doneztebeko Udalaren egiaztapen-kode segurua sortzea https://sedeelectronica.doneztebe.es/eu/ helbide elektronikoan, ezaugarri hauekin:

1. Agiri bakoitzerako sortutako kodea eta igorlearekin duen lotura bakarra eta ausazkoa izatea.

2. Ziurtagiri kualifikatuan oinarritutako zigilu elektroniko aurreratuaren baliokidea den segurtasun kriptografikoa izatea.

3. Kode bidez kautotutako agiria egoitza elektronikoaren bidez eskuratzea –eta, hala badagokio, hura gordetzen duen artxiboaren bidez–, agiriak lege ondorioak sortzen dituen epealdi osoan zehar. Pertsonek berehala eta doan eskuratzen ahalko dute agiria.

4. Toki entitatea bere Internet atarian edo sarbide puntuan argitaratutako informazioan identifikatu dela iritzi ahal izateko, atari edo puntu horrek egoitza elektronikoa izan behar du.

Egiaztapen-kode seguruak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Bigarrena.–Udaleko Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea kide anitzeko organo horren hurrengo bilkura arruntean.”

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

3. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Donezteben, 2018ko ekainaren 18an.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.

Iragarkiaren kodea: L1808197