131. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Aldaketa Udal Planeko egiturazko determinazioetan, 3. sektoreko UD-16.A unitatean. Hasierako onespena

Arroizko Udalak, 2018ko ekainaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea “Aldaketa Udal Planeko egiturazko determinazioetan, 3. sektoreko UD-16.A unitatean”, Angel Iturri Ilardiak sustatua, eta espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, interesdunek udal bulegoetan aztertu eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.2 artikuluan xedatutakoa betez.

Arroitzen, 2018ko ekainaren 22an.–Alkate udalburua, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L1808206