131. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

4/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2018ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 30ean, aurrekontuan aldaketak egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

4/2018 aurrekontu-aldaketa. Kreditu-gehigarriak:

GASTUAK:

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 73.500 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.600 euro.

4/2018 aurrekontu-aldaketa. Kreditu bereziak:

VI. kapitulua.–Finantza aldetik jasangarriak diren inbertsioak: 91.500 euro.

DIRU-SARRERAK:

VIII. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako 166.600 euro.

Sartagudan, 2018ko ekainaren 22an.–Alkatea, Paolo Albanese Weiss.

Iragarkiaren kodea: L1808227