131. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Ekonomia-jardueren gaineko 2018ko zerga borondatez ordaintzeko epea

Interesdun guztiei jakinarazten zaie honako hau izanen dela ekonomia-jardueren gaineko 2018ko zerga kobratzeko egutegia:

Borondatezko epean ordaintzeko: 2018ko ekainaren 20tik uztailaren 31ra, biak barne.

Borondatezko epetik kanpo ordaintzeko: %5eko errekargua izanen dute, 2018ko abuztuaren 1etik abuztuaren 31ra, biak barne.

Egun horretatik aitzina, eta aldez aurretik jakinarazi gabe, zorrak Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara pasako dira, Tributuen Lege Orokorreko 117. artikuluan ezarritako errekarguekin.

Helbideratutako ordainagiriak 2018ko uztailaren 31n kobratuko dira.

Zergak helbideratu gabe baldin badaude, ordainketa Nafarroako Rural Kutxako edozein bulegotan egin beharko da; horretarako, Udalak postaz igorriko duen ordainagiria eraman beharko da. Hura jaso ez bada, gure bulegoetara etor daiteke, Noaingo Foruen plazako 3an, kopia biltzera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan,

Noain Elortzibarren, 2018ko ekainaren 19an.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1808182