131. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

3-7/2018 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Eloko Udalak, 2018ko ekainaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 3.etik 7.era bitarteko aldaketak 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean, kreditu-gehigarria sartzeko.

Jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsitzat joko dira, aipatu jendaurreko epea iragandakoan.

Elon, 2018ko ekainaren 21ean.–Alkatea, Izaskun Zozaya Yunta.

Iragarkiaren kodea: L1808176