131. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

Aldaketak 2018ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2018ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 27an, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu-gehigarria: 1.9430.46900 partida –“Mañeru Ibarreko derrama” 2.890,78 euroko kreditu-gehigarria. Beraz, partida hori 91.890,78 euroan geldituko da. Onesteko diren kreditu-gehigarrien eta kreditu berezien osotarako zenbatekoa 2.890,78 eurokoa da, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakin likidoaren kontura finantzatzekoa.

Mañerun, 2018ko ekainaren 22an.–Alkate udalburua, Javier M.ª Zugaldía Aldaba.

Iragarkiaren kodea: L1808219