131. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

Xehetasun-azterketa, UE-1.20 exekuzio unitateko P5.1 eta P5.2 lurzatietan. Hasierako onespena

Mañeruko Udalak, 2018ko ekainaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen xehetasun-azterketa Mañeruko UE-1.20 exekuzio unitateko P5.1 eta P5.2 lurzatietan, María Rosario Erro Romerok sustatua eta Amaya Ayerra Ibanezek idatzia.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Mañerun, 2018ko ekainaren 22an.–Alkate udalburua, Javier M.ª Zugaldía Aldaba.

Iragarkiaren kodea: L1808218