131. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

XABIER

Hiri-jarduketarako plan berezia, 63.1 eta 64.1 lurzatietan. Hasierako onespena

Xabierko Udalak, 2018ko ekainaren 14an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia, Xabierko udalerriko planeamenduko 63.1 eta 64.1 lurzatietan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Xabierren, 2018ko ekainaren 21ean.–Alkatea, Emilio Echegoyen Ascunce.

Iragarkiaren kodea: L1808189