131. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAONDOA

Jarduera sailkatua. Baimena

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 55. artikuluan xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Lecumberri Barrios Pablo. Jarduera: abeltzaintzako nabea Irison. Tokia: 7. poligonoa, 108. lurzatia.

Ardatzen, 2018ko ekainaren 20an.–Alkatea, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L1808158