131. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

1/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Ameskoabarreneko Udalak, 2018ko ekainaren 18an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Hasiera batean onestea ondotik ematen den aldaketa, 2018ko ekitaldiko aurrekontuan:

–378.499,21 euroko kreditu berezia gaitu edo ematea “9330-63200- Zudairiko osasun kontsultategia handitzea eta eraberritzea” izeneko gastuen partida berrian. Ondorengo diru-sarreretako partiden bidez finantzatuko da:

–“75002 Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren diru-laguntza, Zudairiko osasun kontsultategia handitu eta eraberritzeko”, zenbatekoa 259.999,41 euro.

–“87000 Diruzaintzako gerakina 2018ko ekitaldiko gastu orokorretarako”, zenbatekoa 118.499,80 euro.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketak behin betikoz onetsitzat joko dira, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Ameskoabarrenean, 2018eko ekainaren 18an.–Alkatea, Martín José López de Zubiría San Martín.

Iragarkiaren kodea: L1808155