131. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2018ko ekainaren 27an hartua, Iruñeko “Iparralde” Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua sortzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoa onetsi zuen otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretuak xedatzen du Bigarren Hezkuntzako institutuak Nafarroako Gobernuak sortuko dituela.

Nafarroako Eskola Kontseiluak edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiak egina du espedientearen gaineko txostena, eta irakasleen ordezkari sindikalei ezagutzera eman zaie.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. 2018ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin, honako datu hauek dituen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutu hau sortzea:

Ikastetxearen kodea: 31014906.

Izen orokorra: Instituto de Educación Secundaria Obligatoria/Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua.

Behin-behineko izen espezifikoa: Iparralde.

Helbidea: Iruñeko hiri-lurreko ondasunen katastroko 7. poligonoko 1.913. lurzatia.

Herria: Iruña.

Udalerria: Iruña.

Titularra: Hezkuntza Departamentua.

Ematen dituen hizkuntza ereduak: Euskara: D.

Ematen dituen irakaskuntzak: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.

Ikastetxeko gehieneko ikasle kopurua: 24 unitate (6 lerro).

2. Adieraztea 2018-2019 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen mailan 3 lerro ezarriko direla eta bigarren mailan 3 lerro gehienez eskainiko zaizkiela “Biurdana” Bigarren Hezkuntzako Institutuan gaur egun matrikulatuta dauden eta Orkoiengo “Auzalar” eta Iruñeko “Sanduzelai” Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetatik datozen ikasleei.

3. Adieraztea ikastetxeko zuzendaritzan eta ikasketa burutzan arituko direnak 2018ko martxoaren 12tik aurrerako ondorioekin eta zuzendaritza-taldeko gainerakoak 2018ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin izendatuko direla ezohiko prozedura baten bidez eta 3 urterako.

4. Ikastetxea sartzea Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeen sareko “Iruña-Ermitagaña-Donibane” izeneko 14. barrutian. “Iparralde” Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua bera derrigorrezko bigarren hezkuntzako azpieremu bat izanen da, Iruñeko “Biurdana” Bigarren Hezkuntzako Institutuak osatutako Bigarren Hezkuntzako eremuari atxikia; azpieremu horrek Iruñeko “Sanduzelai”, Orkoiengo “Auzalar” eta Iruñeko “Buztintxuri” Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoei dagozkien Lehen Hezkuntzako hiru area izanen ditu, horietako D hizkuntza ereduko ikasleak eskolatzeari dagokionez.

5. Hezkuntzako kontseilariari ahalmena ematea Gobernuaren erabaki honetan xedatzen dena betearazi eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

6. Erabaki hau jakinaraztea ukitutako ikastetxe publikoei, Orkoiengo eta Iruñeko udalei, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari eta Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiari, eta Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta zerbitzuei.

7. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2018ko ekainaren 27an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1808565