130. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAONDOA

1/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2018ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 27an, aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

1/2018 aurrekontu-aldaketa: kreditu-gehigarria.

Gastuak gehitzea.

2. kapitulua.–1.9200.22604 partida. “Abokatuak, legelariak eta notarioak”: 13.000 euro.

Finantzaketa.

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.

8. kapitulua.–1.87000 partida. “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”: 13.000 euro.

Ardatz Itzagaondoan, 2018ko ekainaren 19an.–Alkate udalburua, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L1808069