130. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

4/2018 aurrekontu-aldaketa (kreditu berezia eta kreditu-gehigarria). Behin betiko onespena

2018ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 25ean, kreditu bereziaren eta kreditu-gehigarriaren bidezko aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesteko erabakia, osoko bilkuran hartua. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu bereziak:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 631.000,00 euro.

Kreditu-gehigarriak:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 170.000,00 euro.

Finantzaketa:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 801.000,00 euro.

Zizur Nagusian, 2018ko ekainaren 19an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1808067