2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SANTSOL
1/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2018ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 18an, aurrekontuan 1/2018 aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
1. aurrekontu-aldaketa. Kreditu berezia
GASTUAK:
6. kapitulua.
Zoladura, Las Eras kalea: 23.000 euro.
Haur parkea egokitzea: 19.000 euro.
Osasun kontsultategiko berokuntza: 8.650 euro.
DIRU-SARRERAK:
7. kapitulua.–Nafarroako Osasun Zerbitzuaren diru-laguntza: 8.650 euro.
8. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina: 42.000 euro.
Santsolen, 2018ko ekainaren 20an.–Alkatea, Francisco Javier Díaz de Ilarraza Sanz.
Iragarkiaren kodea: L1808114