130. ALDIZKARIA - 2018ko uztailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Herri-larreen adjudikazioa, enkante publikoko prozeduraren bidez

Puiuko Udalak, 2018ko maiatzaren 11ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera ematea herri-larreak adjudikatzeko prozedurari, enkante publikoaren bidez, hainbat larre eman gabe edo soberan gelditu baita herritarren arteko adjudikazio prozeduran. Bilkura berean onetsi zuen enkantearen baldintza-agiria, haren baldintzak ezartzen baititu:

–Enkante mota: gutun-azal itxien bidezkoa.

–Bazkalekuaren deskripzioa, ordenantzaren 1. artikuluan adierazten den bezala: “herri-larreek ustiapen unitatea osatzen dute beste finka partikularrekin batera, antzinako ohitura, lege nahiz hitzarmenei jarraikiz; bazkaleku bakar batek hartzen du Puiuko udal-mugarte osoa, eta alderdi hauek osatzen dute: Aranbero, Makotxa, Monte Sierra, Ariamain eta Valdelobos”.

–Adjudikazio epea: 8 urte. 2026ko abenduaren 31n bukatuko da.

–Hasierako prezioa: 2.800,00 euro.

–Behin-behineko fidantza: 56,00 euro.

–Eskaintzak aurkezteko epea: hamabost egun natural, lizitazio iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hala ere, epearen azken eguna baliogabea bada Puiun, hurrengo lehen egun balioduna arte luzatuko da epea.

Baldintza ekonomiko-administratibo partikularren agiria Puiuko udaletxean dago, baita Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunean eta Nafarroako Kontratazio Atarian ere.

Puiun, 2018ko ekainaren 18an.–Alkatea, Nekane Salaberria Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L1808043