13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

Bake epaile ordezkoaren izendapena

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoko 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduko 5., 6. eta 7. artikuluetan xedaturikoarekin bat, Udal honek deialdia iragarri du udalerri honetako bake epaile titularraren kargua betetzeko.

Horrenbestez, hamabost egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek beren eskabideak Udal Idazkaritzan aurkez ditzaten. Eskabide horietan adierazi beharko dute gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztela, delako 3/1995 Erregelamenduak eta aplikatzekoak beste arauek xedatu bezala.

Ezin izango dira izendatu Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 389. artikuluan eta hurrengoetan desgaitasunerako edo bateraezintasunerako aurreikusitako arrazoietan daudenak, salbu eta jarduera profesionaletan edo merkataritzakoetan edo irakaskuntzan aritzeko.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Murillo el Fruton, 2017ko abenduaren 29an.–Alkatea, Juan Carlos Gabari Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1800054