13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

2018ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Murillo el Frutoko Udalak, 2017ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1. Hasiera batean onestea entitate honen 2018ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak, eta jendaurrean jartzea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarri bezala.

2. Entitatearen 2018ko ekitaldiko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda onestea hasiera batean, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 19. eta 20. artikuluetan eta 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz.

3. 2018ko ekitaldirako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak onestea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua eta plantilla organikoa Idazkaritzan egongo dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Murillo el Fruton, 2017ko abenduaren 29an.–Alkatea, Juan Carlos Gabari Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1800022