13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

2018ko ekitaldirako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Udalak, 2017ko abenduaren 28ko osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 12. eta 64. artikuluetan eta aplikatzekoak diren gainerakoetan xedatua ikusirik, honako hau erabaki da:

Orokorrean, beren horretan utzi dira 2017ko ekitaldirako onetsi ziren zergen karga-tasa berak eta tasen tarifa eta prezio publiko berak (2016ko 242. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 19koa).

Hauek dira aldaketa nagusiak:

–Bere horretan utzi dira udal ordainarazpen guztien zerga-tasak, inolako igoerarik egin gabe.

–Bere horretan utzi da Nafarroako Ubideko X. sektoreko eremu ureztagarri berrien kanona, baldin eta lurzatiak ez badu aspertsio bidezko ureztapeneko estaldurarik. Estaldura duten lurzati berriek, zeina espero baita udaberrirako instalatuta egotea, eta ureztapen tradizionalekoek, berriz, 56 euro/erregua. Azken hori 12 euro jaitsi da erreguko.

–Herrilurren aprobetxamendua, oro har, igoera txiki batekin kalkulatzen da 2017ko kanonarekiko. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 27. artikuluari jarraikiz, herrilurren urte anitzeko aprobetxamenduagatiko kanona kontsumoko prezioen igoeraren (KPI) arabera eguneratuko da. Une honetan, KPI gutxi gorabehera %1,5ekoa da.

–2017ko ekitaldiaz geroztik hiri-lurreko edo landa-lurreko ondasunen gaineko balorazio txosten berria aplikatzen denez, karga-tasa bera aplikatuko da bilketa bat lortzeko, halako moduz non bi kontzeptuen baturak 2016an bildutako adinakoa izan behar duen (%0,283).

–Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga eta gainbalioen gaineko zerga Nafarroako Parlamentuak onesten duen araudi berriaren arabera zehaztuko dira, kasua bada.

Karga-tasak, ehunekoak edo indizeak zehazteko hartzen diren erabakiak inpugnatzen ahalko dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko II. kapituluko IX. tituluan ezarritakoaren arabera.

Ordenantza fiskalen edo herrilurren ordenantzen aldaketak jendaurrean egonen dira, foru lege beraren 325. artikuluan ezarritakoa betez.

Murillo el Fruton, 2017ko abenduaren 29an.–Alkatea, Juan Carlos Gabari Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1800020