13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

2. aldaketa 2017ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2017ko aurrekontuan egin 2. aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2017ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 10ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi du Murillo el Cuendeko Kontzejuko Herritarren Batzarrak, 2017ko abenduaren 11n egin bileran hartutako erabakiaren bidez, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Bigarren aldaketa aurrekontuan: kreditu bereziaren sorrera.

Gastuak:

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 9.028,66 euro.

Gastuak, guztira: 9.028,66 euro.

Finantzabidea:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak 9.028,66 euro.

Finantzabideak, guztira: 9.028,66 euro.

Murillo El Cuenden, 2017ko abenduaren 12an.–Kontzejuko burua, Arcángel Vicente Azpíroz Garde.

Iragarkiaren kodea: L1714959