13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Alkatetzaren eskuordetza

2017ko abenduaren 21ean, Alkatetzak ondoko dekretua eman du:

"2017ko abenduaren 29tik 2018ko urtarrilaren 5era arte, biak barne, herritik kanpo izango naizenez, beharrezkoa da neurriak hartzea egun horietan Alkatetza ordezteko.

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. eta 47. artikuluetan xedatutakoa ikusirik, eta eman zaizkidan ahalmenak erabiliz:

Dekretatu dut:

1. Alkatetzari dagozkion eginkizunak Amado Induráin Orduna alkateordearen esku uztea, 2017ko abenduaren 29tik 2018ko urtarrilaren 5era bitarte ari dadin, legeak ezartzen dituen mugak kontuan hartuz, betiere.

2. Dekretu honen berri ematea Udaleko Osoko Bilkurari, eta ukitutako zinegotziari jakinaraztea. Halaber, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, dekretuak indarra sinatu eta biharamunetik aurrera izango badu ere".

Miranda Argan, 2017ko abenduaren 28an.–Alkatea, Jesús Luis Andión Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1800066