13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Udal zergen eta tasa eta prezio publikoen 2018ko ekitaldirako portzentajeak eta karga-tasak. Hasierako onespena

Milagroko Udalak, 2017ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen udal zergen portzentajeak eta karga-tasak, baita udal ordenantzen tasak eta prezio publikoak aldatzea ere, 2018ko ekitaldirako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, erabakia behin betikoz onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Milagron, 2017ko abenduaren 29an.–Alkatea, Yolanda Ibáñez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1800010