13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDAZA

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Mendazako Udalak, 2017ko azaroaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea Udal Idazkaritzan egongo da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Mendazan, 2017ko azaroaren 27an.–Alkatea, Javier Senosiáin Paternáin.

Iragarkiaren kodea: L1715193