13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Mañeruko Udalak, 2017ko abenduaren 20an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea, 2018ko ekitaldiko aurrekontuarekin eta hura betearazteko oinarriekin batera, 2018ko ekitaldiko plantilla organikoa, eranskinean agertzen den bezala.

Beraz, erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honetako iragarki oholean argitaratuko da, eta 15 egunean jendaurrean egonen, aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, 2018ko plantilla organikoa behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Mañerun, 2017ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Javier M.ª Zugaldía Aldaba.

ERANSKINA

Mañeru ibarreko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko langile partekatuak

Lanpostuak:

–Funtzionarioak:

Idazkaria (hutsik).

Administrari-ofiziala (hutsik).

Zerbitzu anitzetako enplegatua.

–Lan-kontratudunak:

2 administrari laguntzaile (1 lanaldi partzialekoa). (Hutsik).

Garbitzailea (lanaldi partzialekoa). (Hutsik).

Mañeruko Udaleko langileak

Lanpostuak:

–Lan-kontratudunak:

Liburuzaina (lanaldi partzialean). (Hutsik). Maila: D.

Langileen zerrenda:

Izena: María Ángeles Zamora García. D maila. Lanpostua: Liburuzaina. Bitartekoa, lanaldi partzialekoa, lanpostu hutsa betetzen.

Iragarkiaren kodea: L1714980