13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

2018ko zerga tasak, tarifak, tasak eta prezio publikoak

Mañeruko Udalak, 2017ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, 2018rako zerga-tasa hauek finkatu ditu:

–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,24.

–Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga: %4.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gutxieneko portzentaje eta tasak, eta karga-tasa %12.

–Hilerriko tasak: ehorzketak lurrean: erroldatuak, 150 euro; erroldatu gabeak, 300 euro.

–Ezkontza zibilen espedienteak tramitatzeko tasak: 100 euro.

–Partikularrek sustaturiko egintzen ondoriozko hirigintzako txostenen tasak: Eraikinak eta Etxebizitzak Zaharberritzeko Bulegoko hirigintza zerbitzuaren fakturaren araberakoa.

–Udalak obrak gauzatzeko emandako aginduen tasak: eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergagatik jarduketa berak izango lukeen zenbatekoa.

–Betearazpen subsidiarioen espedienteak tramitatzeko tasak: obra gauzatzeko aurrekontuaren %20.

–Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia emateko tarifak:

Eraikin berritik eginak: 150,00 euro.

Egiturak eraberritzea, handitzea edo zaharberritzea: 100,00 euro.

Erabilera aldatzea, etxebizitzak egitea: 100,00 euro.

Nolanahi ere, aurreko tarifetatik gorakoak baldin badira, Hirigintza Zerbitzuak fakturatzen dituenak kobratuko dira.

–Eremu publikoa ostalaritzako establezimenduetako terrazekin okupatzeko tasa:

Mahaiak, aulkiak eta mahaitxoak: 2 euro/m²/denboraldia.

Mañerun, 2017ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Javier M.ª Zugaldía Aldaba.

Iragarkiaren kodea: L1714979