13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2017ko abenduaren 22an egin bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Udalaren plantilla organikoa 2018rako.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraituz, hara igortzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluak, hasiera batean onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egongo da Udal Idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia paratu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iratxetan (Leotz), 2017ko abenduaren 22an.–Alkatea, Arrate Febrero Vadillo.

Iragarkiaren kodea: L1800117