13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

2018rako zerga-tasak

Leozko Udalak, 2017ko abenduaren 22an egin osoko bilkura berezian, onetsi zituen 2018an aplikatu beharreko karga-tasak, nahitaez ordainarazi beharreko honako zerga hauei dagozkienak:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa izanen da katastroko balioaren %0,3647.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa izanen da katastroko balioaren %0,3512.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak onetsitako gutxieneko tarifen gainean ez da karga indizerik aplikatuko.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarentzat karga-tasa %2 izanen da obrak gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak Foru Lege bidez horretarako onetsitako azken tarifak.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira.

Talde guztiendako karga-tasa: %10, kasu bakoitzean dagokion dagokion KPIak izandako igoerarekin.

Argitara ematen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 21. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta erabaki honen kontra honako errekurtso hauetako edozein paratzen ahal da, hautara:

1.–Aukeran berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen udal organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakiaren argitalpenaren biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 35/2015 Foru Legearen 123 eta 124. artikuluei jarraikiz.

2.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, arlo bereko epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 8.1 artikuluan agintzen duenaren arabera.

3.–Halaber, aukeran, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, zuzenean Nafarroako Administrazioarekiko Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratzen denetik hasita.

Iratxetan (Leotz), 2018ko urtarrilaren 2an.–Alkatea, Arrate Febrero Vadillo.

Iragarkiaren kodea: L1800114