13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2017ko abenduaren 22an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura urte berean betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraituz, hasiera batean onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira Udal Idazkaritzan hamabortz egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko ediktuen taulan iragarkia agertu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iratxetan (Leotz), 2017ko abenduaren 22an.–Alkatea, Arrate Febrero Vadillo.

Iragarkiaren kodea: L1800105