13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

4/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Elizagorriko Udalak, 2017ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 4/2017 aldaketa 2017ko aurrekontu orokor eta bakarrean, kreditu-gehigarri bat baita.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Elizagorrian, 2017ko abenduaren 22an.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L1715106