13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Aldaketa xehakatua Udal Planean, UA-12-A unitateari dagokionez. Hasierako onespena

Larragako Udalak, 2017ko abenduaren 21ean egin bilkuran hartutako erabakiaren bidez, aldaketa hasiera batean onetsi du Larragako Udal Planean, UA-12-A unitateko Plan Partzialeko edukiari dagokionez. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Foru Legearen testu bateginaren 60.3 artikuluari jarraikiz eta UA-12-A unitateko Konpentsazio Batzordeak sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Foru Legearen testu bateginaren 77.3. artikuluan 72 artikuluari dagokienez ezarritakoari jarraikiz.

Larragan, 2017ko abenduaren 22an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L1715105