13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

529/2017 EBAZPENA, azaroaren 8koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, 2016-2017 ikasturteko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Bereziak esleitzen dituena.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu Nafarroako Foru Komunitatean 2016-2017 ikasturteari dagozkion Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Bereziak eman dakizkiela horretarako egin diren probetan kalifikazio onenak lortu dituzten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hiru ikasleei; proba horretako kalifikazio epaimahaiaren akta ere aurkeztu du. Sari horietarako deialdia uztailaren 24ko 327/2017 Ebazpenaren bidez egin zen.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 11ko 5/2017 Foru Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoaren bidez eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ondoko ikasle hauei esleitzea, irabazleak baitira, Nafarroako Foru Komunitatean 2016-2017 ikasturteari dagozkion Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Bereziak. Ikasleak puntuazio handienetik txikienera ordenatuak daude:

1.–Santiago Illa Criado, Iruñeko “Miravalles-El Redín” ikastetxeko ikaslea.

2.–Miguel Ángel Armendáriz Armenteros, Burlatako “Irabia-Izaga” ikastetxeko ikaslea.

3.–Nicolás De Villalonga Zornoza, Iruñeko “Miravalles-El Redín” ikastetxeko ikaslea.

Zerrenda prestatzean sortutako berdinketak hausteko, uztailaren 24ko 327/2017 Ebazpenaren zazpigarren oinarrian (4. puntua) jasotako irizpideak erabili dira.

2. Xedatzea ikasle horiek Hezkuntza Departamentuaren aintzatespen ofizial bana jasoko dutela eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Nazionaletara aurkezteko aukera izanen dutela.

3. Ikasle horien ikasketa espedientean 2016-2017 ikasturteari dagokion Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Berezia lortu izana jasota gera dadila agintzea.

4. Saritutako ikasle bakoitzari 250 euro gordin ordaintzea (200 euro garbi, PFEZaren %20ko atxikipena aplikatuta), deialdiaren bederatzigarren oinarrian ezarritakoarekin bat. Uztailaren 24ko 327/2017 Ebazpenaren bidez onetsi zen aipatu deialdia. 2017ko gastuen aurrekontuko “Sariak eta lehiaketak” izeneko 420005 42800 2268 321100 partidaren kargura ordainduko dira.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Iruñeko Miravalles-El Redín eta Burlatako Irabia-Izaga ikastetxe pribatuei, haietan ikasi baitute ikasle sarituek, eta interesdunei.

Iruñean, 2017ko azaroaren 8an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

Iragarkiaren kodea: F1712960