13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

2018ko karga-tasak

Larragako Udalak, 2017ko abenduaren 21ean egin bilkuran, aho batez onetsi zuen 2018rako beren horretan uztea udal zerga guztietarako indarra duten karga-tasak. Hona hemen tasa horiek:

1. Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa:

–Hiri-lurreko ondasunen gainean: %0,35.

–Landa-lurreko ondasunen gainean: %0,80.

2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4,00.

3. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ordainarazteko zerga-oinarria zehaztearren, urte tarteei aplikatzen zaizkien portzentajeak:

–0tik 5 urte bitartekoak: %2,75.

–5etik 10 urte bitartekoak: %2,65.

–10etik 15 urte bitartekoak: %2,55.

–15etik 20 urte arte: %2,55.

4. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren karga-tasa aldatzea, honako hau izanen baita: %14,00 talde guztietarako.

5. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 154. artikuluan xedatua aplikatuz, “1,40” indizea ezartzea, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifetako kuoten gainean.

Erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bertzenaz, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetako bat:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para dezakete, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan ezarritako kasuetan, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita, aldez aurreko errekerimendua egiten ahalko bada ere, lege horren 44. artikuluan zehazten diren moduan eta epeetan.

Larragan, 2017ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L1715024