13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALTZU

1/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Itzaltzuko Udalak, 2017ko abenduaren 20an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2017ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko 1/2017 espedientea.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun eta interesdunek erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat.

Inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Itzaltzun, 2017ko abenduaren 21ean.–Alkate udalburua, Xabier San José Domínguez.

Iragarkiaren kodea: L1714988