13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALTZU

2018rako zerga-tasak

Itzaltzuko Udalak, 2017ko abenduaren 20an egin bilkuran, erabaki zuen honako zerga-tasa, tarifa, indize eta portzentaje hauek onestea, 2018ko ekitaldian zerga, tasa eta prezio publikoei aplikatzeko:

A) Zergak:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,27.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ): %2.5.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluan denbora tarte bakoitzerako biztanle kopuruaren arabera ezarritako gutxieneko portzentajeak, eta karga-tasa, berriz, %10.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga (JEZ): 1,1 indizea tarifei.

B) Tasak eta prezio publikoak:

Ur hornidura:

–Kontsumoa: 0,45 euro/metro kubikoa.

–Kuota finkoa zerbitzua eskura izateagatik: 10,00 euro kontagailu bakoitzeko.

–Eremu publikoko eta herri-lurretako zorua, hegalkina eta zorupea okupatzea:

–Elektrikoak eta gasbideak: Toki Ogasunei buruzko Foru Legean ezarritako tarifak; kudeaketa, berriz, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin hitzartutakoa.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betez.

Itzaltzun, 2017ko abenduaren 21ean.–Alkate udalburua, Xabier San José Domínguez.

Iragarkiaren kodea: L1714985