13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3139/2017 EBAZPENA, abenduaren 26koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena honako honetan: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko turismoko jardueretako ofizial izateko lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak azaroaren 13an emandako 2873/2017 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko turismoko jardueretako ofizialen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpen hori 2017ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 29an.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik eta izangai bat ere baztertu ez denez, lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikuluko 4. atalean xedatutakoari jarraituz, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea honako honetan: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko turismoko jardueretako ofizial izateko lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia. Zerrenda ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Behar diren ondorioak izan ditzan, ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2017ko abenduaren 26an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (214/2015 Foru Agindua, irailaren 28koa), Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.

ERANSKINA

Lekualdatze lehiaketa. Turismoko jardueretako ofiziala

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda.

–Onartuak:

SOLA SAINZ, BEATRIZ

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F1800002