13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARDE

Alkateordearen izendapena

Gardeko Udaleko alkateak, 2017ko abenduaren 19an, 35/2017 Ebazpena eman zuen. Hona hemen:

José Javier Echandi Sarriés, Gardeko Udaleko alkatea naizen honek.

Kontuan harturik otsailaren 2ko 6/2016 Ebazpena, beren lehen puntuan ebazten duena “Alkateorde izendatzea Udaleko kide hauek, jarraian azaltzen den hurrenkeran: Lehen alkateordea: Martín Javier Rípodas Trigo; bigarren alkateordea: Jose Angel Ureña Marco, eta ikusirik Gardeko Udalak, abenduaren 14an egin osoko bilkuran, jakin zuela Martín Javier Rípodas Trigo zinegotziak bere kargua utzi duela,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–José Ángel Ureña Marco alkateorde izendatzea.

Bigarrena.–Udalbatzari horren berri ematea egiten duen lehenengo bilkuran, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Garden, 2017ko abenduaren 19an.–Alkatea, José Javier Echandi Sarriés.

Iragarkiaren kodea: L1714990