13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

2018ko lan egutegiaren onespena

Fontellasko Udalak, 2017ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran eta aho batez, onetsi zituen Fontellasko Udalaren zerbitzuko langileen 2018ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Horretarako, honako arau hauei jarraiki zitzaien: 614/2017 Ebazpena, ekainaren 1ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2018ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena, eta Udal honek jakinarazitako jaiegunak.

Horrenbertzez, honako hauek dira Udalaren zerbitzuko langileen 2018ko aste barreneko jaiegunak:

–Urtarrilaren 1a, Urteberri.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 29a, Ortzegun Saindua.

–Martxoaren 30a, Ortzirale Saindua.

–Apirilaren 2a, Pazko biharamuna.

–Apirilaren 30a, Langileen eguneko zubia.

–Maiatzaren 1a, Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a, Abuztuko Andre Maria.

–Irailaren 6a eta 7a, Arrosarioko Andre Mariaren bestak.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a, Omiasaindu.

–Abenduaren 3a Frantzisko Xabierkoaren eguna.

–Abenduaren 6a, Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri.

Epeak kontatzeko, 2018ko larunbat eta igande guztiak egun baliogabe deklaratzen dira, baita goian aipatu egunak ere.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Fontellasen, 2017ko azaroaren 29an.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta.

Iragarkiaren kodea: L1714426