13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELKANO

1/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Elkanoko Kontzejuko Batzarrak, 2017ko azaroaren 15eko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2017ko aurrekontuko 1. aldaketaren espedientea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatua betetzeko; hartara, herritarrek eta interesdunek espedientea ikusten ahalko dute eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu, hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Elkanon, 2017ko azaroaren 15ean.–Kontzejuko burua, Belén Baztán Seguro.

Iragarkiaren kodea: L1715108