13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Udalak, 2017ko azaroaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen langileen 2018ko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, dokumentazioa Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean egon ere, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Plantilla behin betiko onetsirik geldituko da, inork erreklamaziorik aurkezten ez badu.

Deikaztelun, 2017ko abenduaren 13an.–Alkate udalburua, Mikel Azcona Molinero.

Iragarkiaren kodea: L1714487