13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

2018ko zerga tasak, tarifak, tasak eta prezio publikoak

Ziraukiko Udalak, 2017ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, 2018rako zerga-tasa, tasa eta prezio publiko hauek finkatu ditu:

–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa (landa-lurra eta hiri-lurra): %0,166.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,5.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gutxieneko portzentaje eta tasak, eta karga-tasa %12.

–Hilerriko tasak:

  • Ehorzketak lurrean eta nitxoan: erroldatuak, 150 euro; erroldatu gabeak, 300 euro.
  • Kolunbarioak: erroldatuak, 70,00 euro; erroldatu gabeak, 140,00 euro.
  • Hobitik ateratzea: 300,00 euro.
  • Lekualdaketak: (hobitik ateratzea eta ehorztea). 500,00 euro.
  • Hilerriko beste lan batzuk: udaleko langilearen ordua 50,00 euro kostako da.

–Partikularrek sustaturiko egintzen ondoriozko hirigintzako txostenen tasa: Eraikinak eta Etxebizitzak Zaharberritzeko Bulegoko hirigintza zerbitzuaren fakturaren araberakoa.

–Udal igerilekuetako prezioak: Helduak: 45,00 euro, erroldatuak; 55,00 euro, erroldatu gabeak. Gazteak: 40,00 euro, erroldatuak; 50,00 euro, erroldatu gabeak. Haurrak: 35,00 euro, erroldatuak; 40,00 euro, erroldatu gabeak. Eguneko sarrera: 5,00 euro heldu eta gazteendako; 4 euro haurrendako.

–Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia emateko tarifak:

  • Eraikin berritik eginak: 150,00 euro.
  • Egiturak eraberritzea, handitzea edo zaharberritzea: 100,00 euro.
  • Erabilera aldatzea, etxebizitzak egitea: 100,00 euro.
  • (Nolanahi ere, aurreko tarifetatik gorakoak baldin badira, Hirigintzako Zerbitzuak fakturatzen dituenak kobratuko dira).

Erabaki honetan aurreikusi gabeko zerga-tasa eta zergapetze motetarako, horiek Ziraukin arautzen dituzten ordenantzei eta lehendik diren erabakiei jarraituko zaie.

Ziraukin, 2017ko abenduaren 28an.–Alkatea, Victoriano Goldáraz Carmona.

Iragarkiaren kodea: L1800041