13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KASEDA

2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Kasedako Udalak, 2017ko abenduaren 21ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2018ko ekitaldiko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluak xedatuari jarraikiz, hasiera batean onetsitako plantilla organikoa Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aipatutako jendaurreko epe horretan erreklamaziorik egiten ez bazaio, espedientea behin betiko onetsitzat hartuko da.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarritakoa bete dadin.

Kasedan, 2017ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1714987