13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3630/2017 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Carmen Moneo Vilda andrea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Prozesuak Koordinatzeko Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 27.3 artikuluak ezartzen duenez, atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak Foru Komunitateko funtzio publikoari buruzko legedian ezartzen denari jarraikiz izendatuko eta kargutik kenduko dira.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 8. artikuluan eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren 12. artikuluan xedatuarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Carmen Moneo Vilda andrea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Prozesuak Koordinatzeko Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalari eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Laguntza eta Kudeaketa Administratiboaren Zerbitzuari igortzea.

Iruñean, 2017ko azaroaren 27an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.

Iragarkiaren kodea: F1714119