13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Alkatearen eginkizunak eskuordetzea

2018ko urtarrilaren 2an, Baztango Udaleko alkate udalburuak 1/2018 zenbakidun ebazpen hau eman du:

“Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraikiz, Baztango udal mugapetik kanpora egoteko asmoa dudanez,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Lehen alkateorde Mikel Ortega Arraztoa eskuordetzea Alkatetza honen eginkizunetan ari dadin, urtarrilaren 3tik urtarrilaren 5era arte, biak barne.

Bigarrena.–Ebazpena lehen alkateordeari jakinaraztea, eta Udalbatzari haren berri ematea egiten den hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Hirugarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.”

Baztanen, 2018ko urtarrilaren 2an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1800256