13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Luis Morondo Udalaren Musika Eskolako prezio publikoak 2018-2019 ikasturterako. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2017ko urriaren 26an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Luis Morondo Udalaren Musika Eskolako prezio publikoak 2018-2019 ikasturterako.

Hasierako onespen hori 2017ko 213. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 6an, baita Barañaingo Udaleko ediktuen oholean ere. Argitalpen horrekin jendaurreko epea ireki zen.

Legez ezarritako jendaurreko epea iragan baita, inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean heldu diren determinazioei jarraikiz, Luis Morondo Udalaren Musika Eskolako 2018-2019 ikasturterako prezio publikoak behin betiko onetsitzat hartzen dira, eranskinean agertzen diren bezala.

ERANSKINA

Luis Morondo Udalaren Musika Eskolako prezio publikoak
2018-2019 ikasturterako

Musika eskolako ikasleak:

–Erroldatuak:

  • Matrikula: 415,00 euro.
  • Bigarren instrumentua: 296,00 euro.
  • 5 urte: 129,00 euro.
  • 6 urte: 200,00 euro.

–Erroldatu gabeak:

  • Matrikula: 624,00 euro.
  • Bigarren instrumentua: 475,00 euro.
  • 5 urte: 234,00 euro.
  • 6 urte: 362,00 euro.

Soilik musika tresnen taldea egiten duten ikasleak:

  • ordu 1 astean: 123,00 euro.
  • 2 ordu astean: 24,00 euro.
  • 3 ordu astean: 370,00 euro.

Gelen alokairua:

  • Egun bakoitzeko 2 ordu bitarte: 81,00 euro.
  • Egun bakoitzeko 2tik 3 ordu bitarte: 102,00 euro.
  • Egun bakoitzeko 3tik 4 ordu bitarte: 136,00 euro.

Argitara ematen da, eta ohartarazten, behin betiko onespen honen kontra hauetako bideren bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2017ko abenduaren 22an.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.

Iragarkiaren kodea: L1715036