13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2017ko azaroaren 22an hartua, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide bat izendatzen duena.

Nafarroako Eskola Kontseiluaren edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiaren Antolakuntza eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 356/1998 Foru Dekretuaren 13. artikuluarekin bat, Nafarroako Eskola Kontseiluko kideek izaera hori galduko dute, besteak beste, proposamena egin zuen erakundeak hala erabakitzen duenean.

Bestalde, azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 5. artikuluak dio Nafarroako Gobernuak izendatuko dituela Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideak, Hezkuntzako kontseilariaren proposamenari jarraikiz, 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Nafarroako Gobernuak 2015eko urriaren 28ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez, Francisco José Flores Pérez jauna izendatu zen Nafarroako ikastetxe pribatuetako entitate titularren eta enpresaburuen elkarteen ordezkarietako bat izateko, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren proposamenari jarraikiz.

2017Ko azaroaren 7an, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioak Nafarroako Eskola Kontseiluari jakinarazi zion Benoit Julien Charles Roso jauna izendatu zuela Francisco José Flores Pérez jaunaren ordez.

Azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 6.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, Nafarroako Eskola Kontseiluan edo Hezkuntzako Batzorde Nagusian postu hutsen bat gelditzen bada, beste kide bat izendatuko da, postua utzi duenari dagokion agintaldia bukatu bitarte aritzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Benoit Julien Charles Roso jauna izendatzea Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Nafarroako Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide, Nafarroako ikastetxe pribatuetako entitate titularren eta enpresaburuen elkarteen ordezkari gisa, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren proposamenari jarraikiz. Francisco José Flores López jaunaren ordezkoa izanen da 2015eko urriaren 28an eratutako kontseiluan, eta hari dagokion agintaldia bukatu bitartean arituko da, hots, 2019ko urriaren 28ra bitarte, hala xedatzen baita 6.1 artikuluan.

2. Erabaki hau jakinaraztea Benoit Julien Charles Roso jaunari, Francisco José Flores López jaunari, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioari eta Nafarroako Eskola Kontseiluari edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiari, eta Hezkuntza Departamentura igortzea.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2017ko azaroaren 22an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1713652