13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRAITZA

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Arraitzako Kontzejuko Batzarrak, 2017ko abenduaren 9an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 275. artikuluan eta ondokoetan xedatuari jarraikiz. Hamabortz egun baliodunean jendaurrean egonen da, aitzinetik iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuko iragarki oholean argitara emanda, bizilagun eta interesdunek espedientea Idazkaritzan azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko dira 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, eta bete eginen da haien laburpenak argitaratzeko tramitea.

Arraitzan, 2017ko abenduaren 13an.–Kontzejuko burua, María Belén Iraceburu Catalán.

Iragarkiaren kodea: L1714423