13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARITZALETA

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Aritzaletako Kontzejuak, 2017ko abenduaren 16ko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko udal aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aritzaletan, 2017ko abenduaren 22an.–Alkatea, José Antonio Irurzun Irurzun.

Iragarkiaren kodea: L1715085