13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

2018rako zerga-tasak. Hasierako onespena

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenarekin bat, Arangurengo Udalak, 2017ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki hauek hartu zituen:

a) Onestea 2018. urtetik aitzina indarra izanen duen lur-ondasunen gainean kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa hau: %0,175.

b) Onestea 2018. urtetik aitzina indarra izanen duen Ekonomia-jardueren gaineko zergari aplikatuko zaion tarifaren indize hau: %1,15.

c) Onestea 2018. urtetik aitzina indarra izanen duen Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa hau: %16.

d) Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Mutiloan, 2017ko abenduaren 20an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1714921