13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

2018ko zerga tasak, tarifak, tasak eta prezio publikoak

Añorbeko Udalak, 2017ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

“Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatuari jarraikiz, Añorbeko Udaleko Osoko Bilkurak, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.2.e) artikuluak emandako eskumenak erabiliz,

ERABAKI DU:

Lehena.–Jarraian adierazten diren zerga-tasak finkatzea, nahitaez ordainarazi beharreko udal zergei baitagozkie, 2018ko ekitaldian aplikatzeko:

1. Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,30 izanen da.

2. Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,80 izanen da.

3. Ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifei 1,2 indizea aplikatuko zaie.

4. Eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa %4 izanen da.

5. Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.

5.1. Zerga-oinarria zehazteko, ehuneko hauek ezartzea:

  • 1etik 5 urte bitarteko aldia: %3.
  • 10 urte bitarteko aldia: %2,8.
  • 15 urte bitarteko aldia: %2,8.
  • 20 urte bitarteko aldia: %2,8.

5.2. Kuota zehazteko karga-tasa finkatzea; hartara, zergaldi guztietarako %14 izanen da tasa bakarra.

Bigarrena.–Kalez kaleko salmentarako honako tasa hauek onestea, 2018. urteko aurrekontu ekitaldirako:

1. Eguneko tarifa: 10,00 euro.

2. Hiru hilabeteko tarifa: 50,00 euro.

Hirugarrena.–Obretarako eta hirigintzako tramitazioetarako lizentziak emateko tasak, 2018ko aurrekontu ekitaldiari dagozkionak, Udaleko teknikari aholkulariek emandako hirigintzako txostenen kostuaren parekoak izanen dira.

Laugarrena.–Hilobien kontzesiorako eta udal hilerrian ehorzketa zerbitzuak emateko honako tasa hauek onestea, 2018ko aurrekontu ekitaldiari baitagozkio:

1. Ehorzteko tasa: 50,00 euro.

2. Hilobien kontzesioa:

  • Hilobiak (20 urte): 500,00 euro.
  • Horma-hilobiak (20 urte): 400,00 euro.
  • Errauts-kutxategiak (20 urte): 200,00 euro.
  • Kontzesioaren luzapena, 10 urterako 100,00 euro.

Borzgarrena.–Denboraldiko abonamenduen eta sarreren prezioak honako hauek izanen dira igerilekuan eta gimnasioan, 2018. urterako:

Igerilekua.

ABONAMENDUAK

DENBORALDIA

HILABETEA

HILABETE ERDIA

3 urtetik beherako haurrak

0,00 euro

0,00 euro

0,00 euro

Haurrak, 3tik 12 urtera bitartekoak

30,00 euro

20,00 euro

10,00 euro

Gazteak, 12tik 18 urtera bitartekoak

40,00 euro

30,00 euro

20,00 euro

Helduak

60,00 euro

40,00 euro

30,00 euro

65 urtetik gorakoak

40,00 euro

30,00 euro

20,00 euro

SARRERAK

EGUN ARRUNTA

JAIEGUNA

3 urtetik beherako haurrak

0,00 euro

0,00 euro

Haurrak, 3tik 12 urtera bitartekoak

2,00 euro

3,00 euro

Gazteak, 12tik 18 urtera bitartekoak

3,00 euro

4,00 euro

Helduak

4,00 euro

5,00 euro

65 urtetik gorakoak

3,00 euro

4,00 euro

Gimnasioa.

ABONAMENDUAK

URTEA

HILABETEA

18 urtetik beherako adingabeak

40,00 euro

10,00 euro

18 urtetik gorakoak

60,00 euro

20,00 euro

Eguneko sarrera: 3,00 euro.

Beherapenak abonamenduetan:

Arestian aipatutako abonamenduetan %25eko beherapena izanen dute ondoko taldeetako batean dauden herritarrek:

–Langabeak.

–%25etik gorako minusbaliotasun aitortua dutenak.

–Familia ugarietako kideak.

Seigarrena.–Aurreko zerga-tasek, tasek eta prezio publikoek 2018ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Zazpigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Añorbeko Udalaren iragarki oholean argitaratzea”.

Erabaki horren kontra, honako hauek aurkeztu ahalko dira:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiei zuzendua, bi hilabeteko epean, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Añorben, 2017ko abenduaren 22an.–Alkatea, Joaquín Sanz Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1715082